Kumano Nachi Taisha (熊野那智大社) , Nachikatsuura herrian dagoen santutegi xintoista ezaguna da. 2004an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Kii mendizerrako toki eta erromes bide sakratuak izeneko multzoan. Japoniako Altxor Nazionala da.
Kumano santutegien multzoaren barnean ere sartzen da, Japoniako xintoismo eta budismoaren arteko bereizketaren aurretikoa baita. Kumano santutegi guztien artean 20 eta 40 km arteko distantziak daude eta erromes bide batek lotzen ditu.
Kumano Nachi Taisharen barnean dagoen tenplu budista oso ezaguna da, Seiganto-ji. Inguruan dagoen Nachi ur-jauzia eta Nachiko oihan primarioa ere Gizateriaren Ondare izendaturik daude.