Kristo Berreroslea (portugesez O Cristo Redentor) Rio de Janeiro hirian dagoen Jesukristoren estatua erraldoia da. 709 metrora dago, Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu eta 38 metro garai da, baina horietatik 8m, idulkiari dagozkio.
Rio de Janeiron]] Kristo Berreroslea (portugesez O Cristo Redentor) Rio de Janeiro hirian dagoen Jesukristoren estatua erraldoia da. 709 metrora dago, Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu eta 38 metro garai da, baina horietatik 8m, idulkiari dagozkio.
1931ko urriak 12an inauguratu zuten, bost urte lanean eman ondoren.
Hirian monumentu erlijioso bat eraikitzea, lehen aldiz, 1859an iradoki zuen Pedro Maria Boss abadeak eta Isabel Printzesak. Ideia, berriz hartu zen 1921ean, independentziaren mendeurrena hurbiltzen ari zela.
Estatuaren lehen harria, 1922ko apirilak 4an jarria izan zen, eta
lanak, 1926an hasi ziren. Hau egiten lagundu zuten beste pertsona
batzuen artean, Heitor da Silva Costa ingeniaria (egitasmoaren
arduraduna), Carlos Oswald artista plastikoa (monumentuaren azken
diseinua egin zuena) eta Paul Landowski eskultorea (eskultura egin
zuena) aipa daitezke.
Zementu armatuzko eraikin osoak, 1.000 tona baino gehiagokoa, ingeniaritza, arkitektura eta eskultura uztartzen ditu, eta bere lorpenen artean, bere lanetan istripuz inor hil ez izana du, garai hartan eta halako tamainako egitasmoekin batere ohikoa ez zena. Eraikuntza baldintzengatik, ia aldamioa bera ere sartzen ez zen oinarri baten gainean, haize zakarrekin, eta estatuaren egiturarekin, bere besoak hutsera zabaltzen direnak eta burua pixka bat okertuta geratzen dena ingeniaritzarentzako erronka batean, Levyk, lana, "herculeo" bezala adierazi zuen.
Inaugurazio zeremoniari dagokionez, aurreikusita zegoen monumentuaren argiztapena Napoli hiri italiarretik egitea, non Guglielmo Marconi zientzialariak seinale elektriko bat bidaliko zuen, Rioko Jacarepaguá auzoan zegoen antena batek igorriko zuena, Ingalaterrako Dorchesterren zegoen estazio hartzaile baten bidez. Baina eguraldi txarrak balentria hau ezinezko bihurtu zuen, eta, azkenean, zuzenean bertatik argiztatu behar izan zen.
Argiztapen sistema, bi aldiz aldatu zen: 1932 eta 2000n. 1980an zaharberritua, Joan Paulo II.a aita santuaren bisita zela eta, eta berriz 1990ean. 2003an, eskailera mekaniko sistema bat inauguratu zen, estatua altxatzen den plataformara iristea errazteko.
Ezaguna ez bakarrik Rioko ikur bezala, baizik eta baita Brasil osokoa ere, Kristo Berreroslearen estatuari, bertara joaten diren milioika turistek argazkia ateratzen diote.
Brasilgo Rio de Janeiro hiria dagoela. Erdialde inguruan Pan de Azúcar izeneko harkaitza ikus daiteke.]]
2007ko uztailak 7an, Kristo Berreroslea, Munduko Zazpi Mirari Berriak lehiaketan, munduko zazpi mirari berrietako bat bezala izendatua izan zen, Bernard Weberrek sortutako New Open World Corporation delakoaren ekimen pribatua, instituzio edo gobernuen bermerik gabe, bere hauteskunde xedeekin jarraitu eta web orrialde baten bidez, ehun milioi pertsonak baino gehiagoren bozen bidez, zazpi mirari berriak aukeratzea uzteagatik.
Kategoria:Rio de Janeiro Kategoria:Monumentuak
ar:تمثال المسيح الفادي az:İsa Məsihin heykəli be:Статуя Хрыста Выратавальніка, Рыа-Дэ-Жанейра bn:ক্রাইস্ট দ্য রিডিমার (মূর্তি) ca:Crist Redemptor de Rio de Janeiro cs:Socha Krista Spasitele (Rio de Janeiro) da:Cristo Redentor de:Cristo Redentor dv:ކްރައިސްޓް ދިރިޑީމަރގެ ބުދު el:Άγαλμα του Χριστού Λυτρωτή en:Christ the Redeemer (statue) eo:Statuo de Kristo Savinto (Rio de Janeiro) es:Cristo Redentor et:Lunastaja Kristuse kuju fa:مجسمه مسیح fi:Rio de Janeiron Kristus-patsas fr:Statue du Christ Rédempteur ga:Críost an Slánaitheoir gu:ક્રાઇસ્ટ ધ રિડીમર he:פסל ישו הגואל hr:Kip Krista Iskupitelja hu:A Megváltó Krisztus szobra id:Patung Kristus Penebus it:Cristo Redentore ja:コルコバードのキリスト像 ka:ქრისტეს ქანდაკება ko:구세주 그리스도상 ku:Peykerê Îsa la:Christus Redemptor lb:Cristo Redentor lt:Kristaus Atpirkėjo statula lv:Kristus Pestītājs (statuja) mk:Статуа на Исус Христос Искупителот ml:ക്രൈസ്റ്റ് ദി റെഡീമർ nl:Christus de Verlosser no:Kristusstatuen (Rio de Janeiro) pl:Pomnik Chrystusa Zbawiciela w Rio de Janeiro pt:Cristo Redentor qu:Kristu Qispichiq wank'a ro:Cristos Mântuitorul ru:Статуя Христа-Искупителя sah:Христос Өрөһүйээччи (статуя) sk:Kristus Spasiteľ (Rio de Janeiro) sr:Христос Искупитељ (Рио де Жанеиро) sv:Cristo Redentor th:กริชตูเรเดงโตร์ tr:Christo Redentor uk:Христос-Спаситель (статуя) vi:Tượng Chúa Kitô Cứu Thế (Rio de Janeiro) zh:里約熱內盧基督像