Kremlin (errusieraz Московский Кремль, Moskovski Kreml) Moskuko tsarren jauregi ohia eta egun Errusiako presidentearen egoitza da. Kremlin, errusieraz, gaztelua edo gotorlekua da, beraz, kremlin bat baino gehiago dago Errusian. Hala ere, eskuarki, beste hizkuntzetan Moskukoaz ari gara Kremlin aipatzen denean.
Moskuko Kremlinek eraikin berean lau jauregi, lau katedral, harresia eta haren dorreak hartzen ditu bere baitan. Aldameneko Plaza Gorriarekin batera UNESCOko Gizateriaren Ondarea da.