Kourion (grekoz: Κούριον) edo latinez: Curium, antzinako hiri-estatua izan zen Zipreko hego-mendebaldean. Kourioneko akropolia, Episkopitik 1,3 kilometrora hego-mendebaldean dago eta Limasoletik 13 km-ra mendebaldean, Episkopi badiako kostaldean zehar ia ehun metro garai den kareharrizko muino baten gainean kokatua. Kourion arkeologia eremua Akrotiri eta Dhekelia Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldearen barruan kokatzen da, eta Zipreko Antzinate Departamentuak kudeatzen du.
Kourion Pafoseko UNESCOko Gizateriaren Ondarearen zati da.