City walls in Istanbul

Konstantinoplako harresiak

7.5/10

Konstantinoplako harresiak antzinako Konstantinopla (egungo Istanbul) babesten zituzten harrizko eta adreiluzko bizantziar harresiak dira.

Hasieran, Konstantino I.ak eraikiarazi zituen harresiak, hiriburu berria lehorretik eta itsasotik egindako erasoengandik babesteko. Hiria hedatu ahala, Teodosioren harresiak izeneko harresi bikoitz eraiki zen V. mendean. Nahiz eta harresiaren beste atalak hain landuak ez izan, ondo kudeatuak izanez gero, Erdi Aroko setiatzaileen aurka eraginkorrak ziren oso. Horrela, avaroen, arabiarren, rusen eta bulgariaren setioetatik babestu zuten hiria. Bolbora-kanoien erabilerak harresien eraginkortasuna ahuldu zuen, eta Konstantinoplaren erorialdia eragin 1453ko maiatzaren 29an, otomandarren aurrean.

Harresiak ia aldatu gabe mantendu ziren otomandar garaiaren gehiengoan, hiria hedatu ahala XIX. mendean atalka eraisten hasi zituzten arte. Hala ere, eta nahiz eta mantenu gutxi izan, harresiaren zati ugari iraun zuten eta oraindik zutik dira. 1980ko hamarkadan, zaharberritze programa zabalari ekin zitzaion, jatorrizko itxura emateko asmoarekin.

Lehorreko harresiak

Bizantzioko harresia

Bizantzioko jatorrizko harresiak K. a. VII. mendean eraiki zituzten, Megarako kolonizatzaileek hiria sortu zutenean Bizas erregearen agindupean. Garai hartan, hiriak akropolia eta bizileku batzuk baino ez zituen. Koloniak ez zuen garrantzi handirik izan erromatarren garaian, baina Septimio Severok harresi berriak eraikiarazi zituen hiria handitzeko asmoz.

Konstantinoren harresia

Konstantino Handiak (agintea 306-337) hiriburutza Bizantziora lekualdatu zuenean, Konstantinopla izenberritu zuen eta antzinako mugetatik hedatu. Horrela, harresi berriak eraiki zituen, aurrekoak baino 2,8 kilometro (15 estadio) mendebalderago eraiki zituen. Konstantinoren harresia horma bakarrekoa zen, distantzia bertsuz aldendutako dorreek babestua. Eraikuntza 324an hasi zen eta haren seme Konstantzio III.ak (agintea 337-361) amaitu zituen. Harresiaren kokalekua ezagutzen dugu gaur: Urrezko Adarrean hasten zen, egungo Atatürk zubitik hurbil, hego-mendebalderantz egiten zuen eta gero hegoalderantz, Mozio eta Asparren uhaska irekiak ekialdean utziz, eta Propontidako kostaldean amaitzen zen, Marmaran, gero eraikiko ziren Psamatos eta San Emiliano ateetatik hurbil.

Baina V. mende hasieran, Konstantinopla harresi hauetatik kanpo hazi zen, Exokionion izeneko tokian. Konstantinoren harresiak Bizantziar Inperioaren gehiengoan iraun zuen, nahiz eta lehenengo babes funtzioa galdu. Hala ere, mendeak igaro ahala, desagertzen joan zen. XIX. mende hasieran, zati batzuk ikusgai zeuden oraindik İsakapı atearen inguruan. Egun ez dira inon ageri.

Teodosioren harresia

408tik aurrera, Teodosio II.a bizantziar enperadoreak Kontantinopla berriz harresitu zuen, 6,5 km luzekoa, aurrekoa baino 1,5 km mendebalderago kokatua, Urrezko Adarraren eta Marmara artean. Nahiz eta Teodosioren harresia izena duen (grezieraz τείχος Θεοδοσιακόν, teíchos Theodosiakón), berez harresi hau Antemiok eraikiarazi zuen, Ekialdeko Erromatar Inperioko pretorioaren prefetak, Teodosiok 11 urte baino ez zituelako. 413an amaitu ziren. Horrela, Erroma Berriak zazpi muino zituen harresien barnean (grezieraz Ἑπτάλοφος, Heptálofos, "zazpimuino"), Antzinako Erromaren antzera.

Batez besteko garaiera 12 metrotakoa da lodiera 5 metro ingurukoa zelarik. Harresian 96 dorre eraiki ziren, gehienak oin karratukoak (zenbait oin oktogonal eta hexagonalekoak) 20 metroko batez besteko garaierakoak bata bestearen arteko distantzia 55 metro ingurukoa zelarik. Bigarren harresi honetatik 15-20 metrora 8,5 metroko garaiera eta bi metroko lodiera zuen harresi txikiago bat eraiki zen beste 96 dorrerekin. Harresi txikiaren dorretxoak harresi handiaren dorreen erdipuntuan eraikirik zeuden. Harresi txikia gutxi balitz honengandik 15 bat metrora 20 metro zabal eta 10 metro sakoneko erreten bat eraiki zen hiriko aldean metro eta erdiko garaiera zuen harresitxo bat zuelarik. Erretena urez betetzen zen hiriaren lehen defentsa zelarik. Harresiak hamar ate zituen, bost ate publiko eta beste bost militar. Ate publiko bakoitzak erretena zeharkatzen zuen zubi bat zuen eta gainontzeko ateak harresitik irteteko bidea besterik ez ziren. Ate nagusiez gain hainbat eta hainbat ataska txiki baziren setio garaian adreiluekin isten zirenak.

447ko azaroaren 7an, lurrikara bortitz batek harresiaren zati handi bat eta 57 dorre bota zituen. Beste lurrikara batzuek, handiena 448ko urtarrilekoak, kalteak handitu zituzten. Teodosio II.ak Konstantino prefetari konponketa gainbegira zitzala agindu zion, jakinda Atila hunoa Balkanetan zebilela eta hiriaren babesa arriskuan zegoela. Kronikarien arabera, garai honetan gehitu ziren kanpoko harresiak (barnekoak bikoizteko) eta erretena, baina datuen zehaztasuna eztabaidagai da.

Defentsa itzel hauei esker barneko biztanleen laguntzarik gabe inork ez zuen hirian sartzea lortu Bizantzioko Inperioa existitu zen artean. Gaur egungo Istanbulen harresiaren zati askok zutik dirau zenbait dorre berreraikiak izan direlarik.

Erreferentziak

Шаблон:Erref zer

Ikus, gainera

Kategoriak:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Yağmur Ç
23 September 2012
Karanlık vakitlerde pek takılmamak lazım buralarda.
Altuğ Revnak E
16 October 2013
Spor ayakkabısı ve biraz cesareti olan mutlaka yukarı tırmansın.Manzara harika
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
Kokalekua
Mapa
Helbidea

Sümbül Efendi Mahallesi, Hisaraltı Cd. No:21, 34107 Fatih/İstanbul, Turkia

Eskuratu jarraibideak
Ordutegia
Sun Noon–8:00 PM
Mon 7:00 AM–10:00 AM
Tue 8:00 AM–8:00 PM
Wed 8:00 AM–9:00 AM
Thu 8:00 AM–8:00 PM
Fri 8:00 AM–9:00 AM
Erreferentziak

Topkapı Surları on Foursquare

Konstantinoplako harresiak on Facebook

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Hotel Bulvar Palas

hasita $80

Tugra Hotel

hasita $39

Best Nobel Hotel 2

hasita $46

Star City Hotel

hasita $70

Babel Park Hotel

hasita $70

Tugra Hotel

hasita $0

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Koca Mustafa Pasha Mosque
Turkia

Koca Mustafa Pasha Mosque (Türkçe: Koca Mustafa Paşa Camisi) er

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Yedikule Fortress
Turkia

Yedikule Fortress (Türkçe: Yedikule Zindanları) erakargarri tu

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Panorama 1453 History Museum
Turkia

Panorama 1453 History Museum (Türkçe: Panorama 1453 Tarih Müzesi) er

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Fenari Isa Mosque
Turkia

Fenari Isa Mosque (Türkçe: Fenari İsa Camisi) erakargarri tu

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bodrum Mosque
Turkia

Bodrum Mosque (Türkçe: Bodrum Camii) erakargarri turistikoa da, C

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Laleli Mosque
Turkia

Laleli Mosque (Türkçe: Laleli Camii) erakargarri turistikoa da, M

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mihrimah Mosque
Turkia

Mihrimah Mosque (Türkçe: Mihrimah Sultan Camii (Edirnekapı)) er

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Valens Aqueduct
Turkia

Valens Aqueduct (Türkçe: Bozdoğan Kemeri) erakargarri turistikoa da

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
York city walls
Erresuma Batua

York city walls erakargarri turistikoa da, City walls bat York ,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Zhengyangmen
Txinako Herri Errepublika

Zhengyangmen (中文: 正阳门) erakargarri turistikoa da, City walls bat Beiji

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Aurelianoren Harresiak
Italia

Aurelianoren Harresiak Erroman, Aureliano enperadoreak eraikitako

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bath city walls
Erresuma Batua

Bath city walls erakargarri turistikoa da, City walls bat Bath ,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cardiff town walls
Erresuma Batua

Cardiff town walls erakargarri turistikoa da, City walls bat Cardiff

Ikusi antzeko leku guztiak