Kolmanskop

Kolmanskop (Kolmanskuppe alemanieraz eta Kolmanskop afrikaansez) ) Afrikako Namibian dagoen hiri ustu txiki bat da. Hiria alemanek sortu zuten inguruko mehatzak ustiatzeko asmoz. Lüderitz kostaldeko hiritik gertu dago. XIX. mendearen amaieran kolono alemaniarrek sortu zuten eta 1908an eraiki zen, XX. mendean bat-bateko arrakasta izanik.

Ikusi ere

Historia

Kolmanskop hiri koloniala izan zen. 1908an eraikia Namib basamortuan diamanteen bila aritzen ziten mehatzariak babesteko sortu zuten. Garai haietan diamanteak aurkitzea nahiko erraza zen eta jende asko aberastu zen. Horri esker ulertu daiteke nola bi urtetan hiri osoa eraikia izan zen. Alemaniako Hego-Mendebaldeko Afrikaren kolonia hau aberatsa zen eta hirian Europako estiloaren etxetzarrekin batera, kasinoa, eskola, ospitala, dantza-lekuak, antzokia eta zerbitzu ugari zituen. Biztanleak, nahiz eta basamortuan egon, Baviera moduan sentitu nahi ziren. Hiriaren garrantzia adierazteko datu bat: bertako ospitaleak X izpien aparatua izan zuen Afrikako lehena izan zen.

Lehen Mundu Gerran zonaldean 1.000 kilo diamante atera ziren. Gerra bukatu ondoren ustiapen zifrak asko jaitsi ziren eta beste herrietan, esaterako Oranjemunden, Orange ibaiaren ondoan, Hegoafrikarekin mugan berean, diamante gehiago eta handiago aurkitzeko aukera zabaldu zen. 1954rako hiria hutsik zegoen eta, ondorioz, basamortuak berriro ere kaleak inbaditu zituen.

Turismoa

Gaur egun hiria partzialki berreskuratzen ari da turismoa erakartzeko. Dena dela, zonalde asko oraindik hareak hartuta daude eta joateko baimena eskatu behar da.

Dokumentalak

Hiri hustuaren gaia azken urtetan erakargarria bihurtu da eta, ondorioz, dokumental desberdinen protagonista izan da Kolmanskop:

  • Ameriketako Estatu Batuetako History Channelek hiriari buruzko dokumentala egin zuen "Life After People" sailerako. 2010eko urrian zabaldu zen.
  • 2011an, Reinhild Dettmer-Finke ZDF eta Association Relative à la Télévision Européenne-k Kolmanskop. A Diamond Ghost Town in Namibia dokumentala egin zuen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:

Ikus, baita ere

  • Elizabeth Bay
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Raci Murphy
20 September 2018
Definitely don’t miss - worth the trip and take the short tour for insights into the history. Closes at lunchtime so get there early in the day to wander around
José João Martins
26 August 2022
Fares to go before sunrise - despite worthy- are exaggerated! Nobody at gate, you enter with a code that opens it (via WiFi).
Adam Marot
30 March 2017
Absolute most to visit when in Namibia. Entrance fee also includes the guided tour.
Dirk Swinnen
20 February 2016
Guided Tour is very good!
Paula Mozu
10 July 2018
En nuestro paso por Namibia tuvimos la oportunidad de conocer la casa fantasma de Kolmannskuppe es una pequeña ciudad fantasma minera alemana abandonada a principios del siglo XX.  
Daniel L.
3 November 2018
Unglaublich tolle Fotomotive, man könnte den ganzen Tag hier fotografieren. Eine Führung sollte um 9:30 Uhr oder 11:00 Uhr unbedingt mitmachen.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Le Mirage Resort & Spa

hasita $213

Luderitz Nest Hotel

hasita $96

Sossusvlei Lodge

hasita $281

Protea Hotel Sea View Zum Sperrgebiet

hasita $87

Fish River Lodge

hasita $157

Gondwana Canyon Village

hasita $103

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bogenfels

Bogenfels is a location in the coastal Namib Desert of Namibia, noted

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kantubek

Kantubek (Russian: Кантубек) was a town on Vozrozhdeniya Island

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Wheal Coates

Wheal Coates is a former tin mine situated on the north coast of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Bokor Hill Station

Bokor Hill Station (in Khmer

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Poldice mine

Poldice mine is a former mine located in Poldice Valley in south-west

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pripiat

Pripiat (ukraineraz: Прип’ять, ˈprɪpjɑtʲ ahoskatua; bielorrusier

Ikusi antzeko leku guztiak