Amphitheaters in Erroma

Koliseoa

Nikolay Afrin, Pascal and 65,951 more people have been here
9.7/10

Koliseoa (Colosseum latinez), jatorrian Flaviar Anfiteatroa deitua (Amphiteatrum Flavium), Erroma erdialdean aurkitzen den eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia zuen, laurogei harmaila hilarekin. Hareatik gertu zeudenak, Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian. Anfiteatroa, Erromatar Inperioan sekula eraiki zen handiena, 80an amaitu zen, Tito enperadorearen erregealdian, eta Domizianoren erregealdian aldatua izan zen.

Koliseoa, ia 500 urtez erabili zen, historiako azken jokoak, VI. mendean ospatu zirelarik, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa data tradizionala den 476. urtea baino askoz beranduago. Gladiadore borrokez gain, beste ikuskizun batzuk ere egiten ziren koliseoan, naumakia, animali ehiza, exekuzioak, gudu ospetsuen antzezpenak eta mitologia klasikoan oinarritutako antzezlanak kasu. Eraikina, halako ekitaldietarako erabilia izateari utzi zitzaion Goi Erdi Aroan. Beranduago, babesleku, lantegi, ordena erlijioso baten egoitza, gotorleku, harrobi eta santutegi kristau bezala berrerabilia izan zen.

Egitura, lurrikara eta harginen ondorioz oso kaltetua dagoen arren, Koliseoa, beti ikusi izan da Erroma Inperialaren ikur bezala, eta erromatar arkitekturaren hoberen kontserbatutako ereduetako bat da. Gaur egungo Erromako turismo gune ezagunenetako bat da, eta oraindik Erromatar Eliza Katolikoari oso lotua dago, eta, honen ondorioz, Aita Santua, Anfiteatroraino eginiko gurutzbidearen buru da Ostiral Santu egunean.

Historia

Erroma Klasikoan

K. a. 29an, Estatilio Tauro kontsulak, anfiteatro bat eraiki zuen Marteren Zelaian. Eraikin hau hiriko tamaina handiko lehen anfiteatroa izan zen, eta beharrezko ziren bi instalakuntza zituen. Eraikin hau, 64. urteko Erromako sutean suntsitua geratu zen, erromatar herriarentzako anfiteatro berri baten beharra sortu zelarik.

Koliseoaren eraikuntza, Vespasiano enperadorearen erregealdian hasi zen, 70 eta 72 bitartean. Aukeratutako kokapena, Zelio, Palatino eta Eskilino muinoen arteko haran bateko gune lau bat izan zen, honetan zehar, bideraturiko korronte bat zihoalarik. Anfiteatroa eraiki zen kokapena, eraikuntzaren aurretik 64ko Erromako Sute Handiak suntsitu zuen, eta, egoera hau probestuz, Neronek, lurraren zati handi bat bereganatu zuen domeinu pertsonal gisa. Toki hartan, Domus Aurea handia eraiki zuen, honen aurrean, lorategiz eta arkupez inguraturiko laku artifizial bat hedatzen zelarik. Jada existitzen zen Aqua Claudia akueduktua, zabaldu egin zen toki horretara iris zedin, eta, Neronen Kolosoa bezala ezagutzen zen brontzezko estatua erraldoia, Domus Aurearen sarrera ondoan jarri zen. Estatua honengatik jasotzen du anfiteatroak koliseo izena.

Gunea, Vespasiano eta bere ondorengoen erregealdian aldatu zen. Kolosoa mantendu zen arren, Domus Aurearen zati handi bat bota zen. Lakua berriz bete zen eta lurra, Flaviar Anfiteatro berrirako kokapen bezala berrerabili zen. Gladiadore eskolak eta lotutako beste eraikin batzuk eraiki ziren inguruetan, lehenago Domus Aurea aurkitzen zen tokian. Tokian aurkitu zen berreraikitako inskripzio baten arabera Vespasianok, anfiteatro berri hau, jeneral bezala lortu zuen harrapakinarekin eraikitzeko agindu zuen. Honek, 70ean, erromatarrek, Judutar Matxinada Handian lortutako garaipenean lapurtu zuten altxor handiari erreferentzia egin diezaioke. Koliseoa, honela, garaipen monumentu handi bat bezala interpreta daiteke, garaipen handiak ospatzeko tradizioarekin jarraituz. Vespasianok, Koliseoa, Neronen lakua zegoen tokian eraikitzeko erabakia, jendeari, Neronek bere erabilera bakarrerako bereganatutako lur eremu bat itzultzeko keinu bezala ikus daiteke. Beste anfiteatro asko ez bezala, hiriaren kanpoaldean zeudenak, Anfiteatro Castrense delakoa kasu, Koliseoa, hiriaren erdian bertan zegoen, literal eta sinbolikoki, Erromaren bihotzean kokatuz.

Koliseoan, venationes (animali borrokak) edo noxiiak (animaliek presoak hiltzea) bezalako ikuskizunak ospatu ziren, munera delakoez gain; gladiadore borrokak, alegia. Kalkuluen arabera, joko hauetan, 500.000 eta 1.000.000 pertsona artean hil ziren. Gainera, naumakia ospatzen zen, itsas gudu ikusgarriak, hauetarako Koliseoko hondarra urez bete behar zelarik. Litekeena da hauek lehen urteetan izatea, hondarpean zeuden sotoak eraiki aurretik. Koliseoak, beheko solairua azkar bete eta hustea ahalbidetzen zuen ur bideratze sistema aurreratu bat zuen.

Ez da ezagutzen Koliseoa eraiki zuen arkitektoaren nortasuna, lan erromatar gehienekin gertatzen zen bezala: eraikin publikoak, enperadoreen loria handiagorako eraikitzen ziren. Urteetan zehar, Rabirio, Severo, Gaudentzio eta Apolodoro Damaskokoagan pentsatu izan da, baina jakina da azken hau Erromara, 105ean iritsi zela.

Vespasiano 79an hil zenean, Koliseoa, jada osorik zegoen hirugarren solairua arte. Bere seme Titok amaitu zuen gorengo solairua eta inauguratu zuen eraikina 80an. Dion Kasiok, anfiteatroaren inaugurazio jokoetan, 9.000 animali baino gehiago hil zituztela dio. Beranduago, eraikina birmoldatu zen, Vespasianoren seme txikia zen Domiziano enperadorearen erregealdian, nork hipogeoa eraiki zuen, animaliak eta esklaboak gordetzeko erabilitako lurrazpiko tunel sail bat. Koliseoaren gorengo zatian galeria bat ere gehitu zuen, bertan jende gehiago sar zedin.

217an, Koliseoa, larriki kaltetu zuen sute batek (ekaitz elektriko batek sortua, Dion Kasioren arabera), zurezko lurzorua anfiteatroaren barnean suntsitu zuena. Ez zen erabat konpondu 240rarte, eta birmoldatzen jarraitu zen 250 edo 252an, eta berriz 320an. Inskripzio batek, Koliseoaren zenbait zati, Teodosio II.ak eta Valentiniano III.ak 425etik 450 arte errege izan zirenak, zaharberritu zituztela dio, ziur aski, 443an lurrikara batek eragindako kalteak konpontzeko, eta lan gehiago egin ziren 484 eta 508an. Hondarra, lehiaketentzako erabiltzen jarraitu zen VI. mendea ondo sartu arte, azken gladiadore borroka, 435ean erregistratu zelarik. Animali ehizak, gutxienez 523 arte jarraitu zuen.

Erdi Aroan

Koliseoak aldaketa handiak jasan zituen bere erabilerari dagokionez Erdi Aroan. VI. mendearen amaieran, eliza txiki bat eraiki zen anfiteatroaren egituraren barnean, itxura batean behintzat, eraikin osoari esanahi erlijioso bat eman ez zion arren. Hondarra, hilerri bihurtu zen. Arkupeen arteko eta eserleku azpiko toki ugariak, lantegi eta babesleku bihurtu ziren, eta, iturrien arabera, XII. menderarte alokatu ziren.

Gregorio I.a Handiaren aitasantutzan, antzinako monumentu asko, Elizaren jabetzara pasa ziren, benetako autoritate bakarra zena. Baina horiek mantentzeko baliabiderik ez zuen, eta, beraz, utzi eta espoliatu egin ziren. Erdi Aroan, hiriaren gainbeherak, monumentu inperial guztiei eragin zien. 801 eta 847ko lurrikarek, erdi aroko hiriaren kanpoaldean ia erabat utzita zegoen eraikin batan kalte handiak eragin zituzten.

1084an, Gregorio VII.a aita santua hiritik bota zutenean, monumentu asko, erromatar familia nobleen jabetzapean erori ziren, gotorleku bezala erabili zituztenak. 1200 inguruan, Frangipani familia jabetu zen Koliseoaz, eta gotortu egin zuen, gaztelu baten antzera erabili eta bere eragin eremu bihurtuz. Koliseoa, jabez aldatzen joan zen 1312 arte, urte honetan, Elizak berreskuratu zuelarik.

1349ko lurrikara handiak, kalte handiak eragin zituen Koliseoaren egituran, hegoaldeko kanpoko zatia behera etortzea eraginez. Erauzitako harri horietako asko, Erroma osoan, jauregiak, elizak, ospitaleak eta beste eraikin batzuk eraikitzeko berrerabili ziren. Ordena erlijioso bat finkatu zen Koliseoaren iparraldeko herenean, eta bertan bizitzen jarraitu zuen XIX. mende hasiera arte. Anfiteatroaren barneko harria, gehiegi pikatua izan zen, beste toki batean berrerabiltzeko edo, haitzurdinezko fatxadaren kasuan, erre eta horrela kare bizia lortzeko. Harri-horma eusten zuten brontzezko bridak, hormetatik erauziak izan ziren, marka mordoa utziz. Gaur egun oraindik, "orban" horiek ikus daitezke eraikinean.

Aro Modernoan

XV eta XV. mendeetan zehar, Koliseoa estaltzen zuen trabertinoa, beste eraikin batzuetan berrerabiltzeko erauzia izan zen. Beste batzuen artean, Barberini Jauregiarentzat erabili zen, baita Ripettako Portuarentzat ere. Esaera latindar ezagun batek Quod nun fecerunt Barbari, fecerunt Barberini dio (Barbaroek egin ez zutena, Barberinitarrek egin zuten). Erre eta horrela karea lortzeko ere erabili zen. Harri espoliazioak, 1749 arte jarraitu zuen, urte honetan, Benedikto XIV.a aita santuak, monumentua, toki santu bezala sagaratu zuelarik, bertan exekutaturiko martiri guztien omenez (hauetako gehienak, Zirku Nagusian martirizatuak izan zirela uste den arren). Koliseoak jasan zuen azken astakerietako bat, Italiako historiaren zirriborroa sinbolizatzea izan zen, militarren aldetik. Lehen argazkian falta den eraikinaren zatia, toki horretan bertan Bigarren Mundu Gerran eroritako bonba baten ondorioz suntsitua izan zen.

XIX. mendean, aldiz, antzinako monumentu asko egonkortzeko lanak hasi ziren. 1820an, gaur egun argi eta garbi ikus daitezkeen kontrahorma batzuk amaituak izan ziren. Horiek gabe, ziur aski, eraikina behera etorriko zen. Mende osoan zehar, bata bestearen atzean etorri ziren sendotze eta hobetze lanak, oraindik ere jarraitzen duen prozesu batean.

Gaur egun

Koliseoa da, inongo zalantza izpirik gabe, Erromako turismo gune erakargarrienetako bat. Zinera zenbait alditan eraman izan da, Gladiator filmean ikus daitekeen irudikapen digital sinestezina nabarmentzekoa delarik.

1980an, UNESCOk, Erromako erdigune historikoa, Koliseoa bera barne, Gizateriaren Ondare izendatu zuen. 2000. urtetik, autoritateek, eraikina argiztatuta mantentzen dute 48 orduz, munduko tokiren batean, presoren bati heriotza zigor bat kendu edo atzeratzen zaion bakoitzean.

Erroma klasikoko eraikin hau, 2007ko uztailaren 7an, Lisboan, Munduko 7 Mirari Berrietako bat bezala izendatu zen, New 7 Wonders lehiaketaren barnean, Bernard Weber suitzarrak antolatua, UNESCOk, honekin inongo zerikusirik izan nahi ez zuelarik.

Deskribapena

Flaviar Anfiteatroa, 189 metro luze, 156 zabal eta 48 garai den eraikin erraldoi bat da. Elipsearen perimetroa 524 metro da. Esaten denez, Koliseoa, gaur egungo kirol estadioentzako eredu bat izan da, diseinu burutsu bat eta gaur egungo arazoentzako konponbide eraginkorrak baititu.

Hondarra eta hipogeoa

Joko zelaia bera, 75x44 metroko obalo bat zen, eta, benetan, zurez eraikitako eta hondarraz estalitako plataforma bat zen. Lurrazpi guztia, tunel eta ziega multzo bat zen (hipogeoa), non gladiadoreak, preso zigortuak eta animaliak sartzen ziren. Lurrak, zenbait tranpol eta karga jasogailu zituen, sotoarekin lotuta zeudenak, eta ikuskizunean zehar erabil zitezkeenak.

Hondarraren planoak, drainatze sistema oso bat zuen, lau estolda ikaragarriri lotuak. Iradoki denez, ura ebakuatzeko beharraren ondorio dira, itsas ikuskizunen ondoren. Hala ere, dirudienez, jada Domizianok, naumakiaren ideia baztertuz, estoldak zolatu zituen, eta karga jasogailuak hondarrean jarri zituen gladiadore borroketarako. Zurezko estalkia jada ez da mantentzen, eta, beraz, lurrazpiko labirinto guztia aire librean dago.

Egitura

Erromako Koliseoa, beharbada, erromatar arkitekturako lanik handiena izan zen, eta bertan, eraikuntza teknika bariatuenak erabili ziren. Pilastrak eta arkuak, argamasarik gabe jarritako trabertinozkoak dira. Beheko aldeetan eta sotoetan, toba erabili zen modu berean. Harlandu hauetako asko, grapa metalikoekin eutsiak zihoazen. Kabea eusten duten gangak, zementuzko argamasa, zuzenean zurezko zinbrietan irauliz egin ziren, eraikuntza arintzen zuen berrikuntza bat.

Eraikina, laku bat egon zen tokian kokatua egoteak, ezertarako balio ez zuten 14 metro lupetz zulatzera behartu zuen, eta opus cementiciumezko ia 13 metroko zimentazioa egitera (karezko argamasa eta harri tartekatuzko ilarak).

Kabea

Barneko harmailadi zabala, gradus edo mailatan ezberdindua zegoen, gizarte klase ezberdinentzako solairuak.

  • Podiumean, horietatik lehena, gizarte maila goreneko erromatarrak esertzen ziren: senatariak, magistratuak, apaizak, eta, agian, vestaren birjinak. Ardatz txikiko mutur banatan, palko bana zegoen: tribuna inperiala (pulvinar) eta beste bat, batzuetan jokoak presiditzen zituen magistratuarentzako. Solairu hau basapiztiengandik hurbilen zegoena zenez, babes sare metaliko bat eta tarteka tarteka jarritako arkulariak zeuden.
  • Maenianum primuma, senatukoak ez ziren aristokratentzako.
  • Maenianum secunduma aberatsentzako immum eta pobreentzako summumean banatua
  • Gorengo mailan, maenianum summum in ligneis delakoa zegoen, zurez egina, ziur aski eserlekurik gabe eta emakume pobreentzako zena.

Gainera, gizarte ordena batzuek, tribuno, apaiz eta miliziak kasu, eurentzako propioak ziren zatiak zituzten.

Barne pasabideetatik harmailetara, vomitorio delakoetatik egiten zen, horrela deituak, denbora gutxien jende asko irtetea ahalbidetzen zutelako. Hain ongi diseinatua zegoen, ezen, barnean sartzen ziren 50.000 ikusleak, bost minutu inguruan ebakuatuak izan zitezkeela.

Fatxada

Fatxada, lau ordenatan banatuta dago, hauen altuera, barne solairuekin bat ez datorrelarik. Beheko hiru ordenak, pilastra gainean jarritako 80 arkuk osatzen dituzte, eta erantsitako zutabe erdiekin, soilik apaingarria den taulamendu bat eusten dutenak. Laugarrena, horma itsu batek osatzen du, erantsitako pilastrekin eta, bi baotik behin leihoak dituela.

Solairu bakoitzeko ordenak, behetik gora, toskanarra, joniarra eta korintiarra dira. Azkeneko solairuak, definitu gabeko estilo bat du, XVI. mendean, konposatua bezala katalogatua izan zena. Ohikoa zen estilo ezberdinak bata bestearen gainean jartzea bata bestearen gaineko solairuetan, baina ez zen hain ohikoa bata bestearen gainean jarritako lau ordenekin eraikinak egitea. Solairuen arteko komunikabideak, eskailera eta galeria kontzentrikoen bitartez egiten ziren.

Velarioa

Koliseoak, oihalezko estalki hedagarri bat zuen, polea bidez martxan jartzen zena. Estalki hau, lehenik oihal ehunez egina eta ondoren lihoz, arinagoa baitzen, askorik ezagutzen ez den soka armazoi batean eusten zen. Oihal zati bakoitza, ingurukoekiko modu bananduan mugi zitekeen, eta erromatar flotako marinel talde batek mugiarazten zituzten.

Fatxadaren goialdean, kableak eusten zituzten zurezko 250 mastak jartzen ziren zuloak identifikatu dira. Dirudienez, sokak lurrean iltzatzen ziren, bestela, mastek pisu larregi jasan beharko baitzuten. Horretarako, fatxadatik 18 metrora, kanpoaldeko lautadan kokatuta zeuden zipo edo harrizko eraztun kontzentriko bat zegoen, eta publikoaren kontrola ere ahalbidetzen zutenak, pilaketak eragozteko. Fatxada eta zipoen arteko zatia, trabertinoz zolatua zegoen.

Eraikinaren erabilerak

Koliseoa, gladiadore borrokentzako erabiltzen zen, baita beste ekitaldi ezberdin askorako ere. Ikuskizunak, munera deituak, beti hiritarrek babesten zituzten, Estatuaren ordez. Osagai erlijioso gogor bat zuten, baina baziren, baita ere, botere eta familia eragin erakustaldi bat ere, eta, sinestezina dirudien arren, plebeioen artean oso ezagunak izan ziren. Beste ikuskizun ezagun bat, animali ehiza edo venatioa zen. Bertan, basapiztia ezberdin mordo bat erabiltzen zen, gehienak Afrikatik ekarriak, horien artean, errinozeroak, hipopotamoak, elefanteak, jirafak, lehoiak, panterak, lehoinabarrak, krokodiloak eta ostrukak. Guduak eta ehiza, eraikin eta zuhaitz mugikorrak zituzten agertokietan antzezten ziren. Ikuskizun hauek, batzuetan, oso eskala handian ospatzen ziren: esaten denez, Trajano enperadoreak, 107an Dazian lortutako garaipenak, 11.000 animali eta 10.000 gladiadore izan zituzten jokoekin ospatu zituen, 123 egunez ospatu ziren jokoak. (Erpuruak behera), Jean-Léon Gérômeena, 1872]] Koliseoaren lehen egunetan, idazle klasikoek, eraikina, naumakiarako erabiltzen zela zioten (navalia proelia bezala ere ezagunak), edo itsas guduen antzezpena. Tito enperadoreak 80an egin zituen inaugurazio jokoak kontatzen dituzten iturriek, beheko solairua, urez betetzen zela diote, aurretik entrenatutako zezen eta zaldiak igerian erakusteko. Korfuko greziarren eta Korintoarren arteko itsas gudu baten antzezpena ere kontatzen dute. Hau, eztabaidagai izan da historialarientzat, eraikina urez betetzeak arazorik ez zuen arren, ez dago batere argi nola bihurtuko zuten hondarra iragazgaitz, ezta gerra itsasontziak mugitzeko tokirik egongo ote zen ere. Iturriek, beste toki batez hitz egiten zutela iradoki da, edo Koliseoak, hasieran, urez bete zitekeen kanal bat zuela erdiko ardatzean, ondoren, hipogeoagatik aldatuko zena.

Martzial olerkariak ere erregistratu zituen inaugurazioko joko horiek, eta, zehazkiago, historiara pasako den gladiadore borroka bat deskribatzen du, Vero eta Priskorena. Biek, ahitu arte borrokatu zuten Tito enperadorearen aurrean, bietako bakar bat ere besteari gailendu ezin zitzaiolarik. Grina eta erresistentzia ahalmen hori, herriaren deiadarrekin saritua izan zen, Zesarra, biak barkatzera eraman zuena. Hain salbuespenezkoa izan zen gertaera hau, Martzialek bere Liber spectaculorum liburuan bildu zuela.

Sylvae edo paisaia naturalen irudikapenak hondarrean ere egiten ziren. Margolari, tekniko eta arkitektoek, baso baten simulazioa eraikitzen zuten, harearen lurrean landatzen ziren benetako zuhaitz eta zuhaixkekin. Paisaia populatzeko eta jendea harritzeko, animaliak jartzen zituzten. Agertoki horiek, hiriko biztanleriari, soilik inguru natural bat eraikitzeko erabili izango ziren, edo ehizarako edo atal mitologikoak kontatzen zituzten lanentzako atze oihal bezala. Noiz behinka, exekuzioentzako ere erabiltzen zen, non, istorioko heroia, hiltzera kondenaturik zegoenak interpretatzen zuena, modu lazgarrian baina mitologikoko benetakoan hila zen, basapiztiek jana edo hiltzeraino erretzen zelarik.

Koliseoa, gaur

Gaur egun, Koliseoa, Erromako atrakzio turistikorik handiena da, eta milaka turistek ordaintzen dute urtero, sartu eta harea ikusteko. Bertan aurkitzen da Eros greziar jainkoari eskainitako museo bat, Koliseoaren gorengo solairuan. Harearen lurraren zati bat, berreraikia izan da.

Kristauak eta Koliseoa

Denbora askoan zehar, Koliseoa, lehen kristauen martirizatzea gertatu zen tokitzat hartua izan da. Edonola ere, sinesmen hau, dirudienez, XVI. mendean sortu zen. Erromatar iturriek eta Goi Erdi Arokoek, martirizatze horiek, oso modu ez zehatzean deskribatutako Erromako tokietan gertatu zirela diote (anfiteatroan, harean, etab...), baina zein zehaztu gabe. Izan ere, Erroman, zirku, anfiteatro eta estadio ugari zegoen. Sarri, San Telemako, adibidez, Koliseoan hil zela esaten da, baina Teodoretok, heriotz honi buruzko bere idazkietan, estadioan (eis to stadio) hil zela dio. Antzera, San Inazio Antiokiakoa, "harea"n hil zen, baina zein harea zehaztu gabe.

Erdi Aroan, Koliseoa, ez zen, inola ere, toki sakratutzat ikusten. Lehenik gotorleku eta ondoren harrobi bezala erabili izanak, ematen zitzaion garrantzi urria frogatzen du, martiriekin lotutako tokiak, oso gurtuak ziren garai batetan. Ez zegoen erromesentzat bildutako ibilbideen artean, ezta Mirabilia Urbis Romae (Erroma hiriko Mirariak) bezalako lanetan ere, XII. mendekoa, Zirku Flaminioa eta ez Koliseoa, martirizatze hauek gertatu ziren tokia izan zela dioena. Egituraren zati batean, ordena kristau bat bizi zen, baina, dirudienez, ez zuten han bizitzeko arrazoi erlijioso edo izpiritualik.

Dirudienez, Koliseoa, toki santutzat, bakarrik XVI eta XVII. mendean hartu zen. Esaten denez, Pio V.a aita santuak (1566-1572) erromesek Koliseoko harea biltzea gomendatu zuen, erlikia bat balitz bezala, martirien odolaz bustia baitzegoen. Ziur aski, ikuspegi hau gutxiengo batena izango zen, mende bat beranduago, Fioravante Martinelligatik ezagun egin zen arte, Koliseoa, 1653ko bere liburu Roma ex ethnica sacra liburuan, bertan gertatu ziren martirizatzeen ondorioz, toki sakratuen zerrenda baten buru bezala jarri zuenean.

Jakina, Martinelliren liburuak eragin argi bat izan zuen iritzi publikoan; Altieri kardinalak, urte batzuk beranduago, Koliseoa zezen plaza bihurtzeko proposamenari erantzun bezala, Carlo Tomassik, profanazio bat uste zuenari buruzko protesta bezala, panfleto bat argitaratu zuen. Honi jarraitu zioen eztabaidak, Klemente X.a aita santua, Koliseoko kanpoko arkuak itxi eta eraikina bera santu adieraztera bultzatu zuten, eraikina zenbateraino sakratu zenari buruzko eztabaidak oraindik denbora batez jarraituko zuen arren.

San Leonardo Puerto Mauriziokoak eskaturik, Benedikto XIV.a aita santuak (1740-1758), Koliseoa harrobi bezala erabiltzea debekatu zuen, eta harearen ondoan Viacrucis bat eraiki zuen, bertan, 1874ko otsaila arte egon zena San Benito Jose Labrek, bere bizitzako azken urteak, Koliseoko harresien artean igaro zituen, fededunen karitatetik biziz, 1783an hil zen arte. XIX. mendeko zenbait aita santuk, Koliseoan berritze eta konpontze lanak egitea agindu zuten, eta, beraz, eraikinak, oraindik mantentzen du kristautasunarekin loturarik. Harearen inguruan zenbait tokitan jarri ziren gurutzeak, eta Ostiral Santu bakoitzean, Aita Santua, martiri kristauen omenezko anfiteatrorako prozesio baten buru da.

Koliseoa herri kulturan

Mendebaldeko kulturaren ikur bat dela eta, Koliseoa, herri kulturako arte lan eta film ugaritan agertu da.

  • 1934ko Anything Goes musikaleko You're the Top izeneko Cole Porterren kantuan, "You're the Top, You're the Colosseum" zatia agertzen da.
  • 1953ko Roman Holiday filmean, Koliseoa, eszena ugaritarako atze-oihal bezala balio du
  • 1954ko Demetrio eta gladiadoreak filmean, Kaligula enperadoreak, Demetrio kristaua Koliseoan borrokatzera zigortzen du.
  • 1957ko 20 Million Milles to Earth filmaren amaiera, Koliseoan gertatzen da
  • 1972ko Way of the Dragon filmean, Bruce Leek, Chuck Norrisen aurka Koliseoan borrokatu zuen.
  • 1997ko Double Team filmean, Jean-Claude Van Dammek Mickey Rourken aurka Koliseoan borrokatzen du
  • 2000ko Ridley Scotten Gladiator filmean, Koliseoa, ordenagailu bidez berregin zen, II. mendeko bere garai hoberenen loria berritzeko. Koliseoaren berregitea leiala da, eta hipogeoa nolakoa izan zitekeenari buruzko inpresio on bat ematen du. Hala eta guztiz ere, filmean, Koliseoa inguratzen zuten eraikinetako asko, sekula ez ziren existitu, eta Tiberrekiko hurbiltasuna ere ez da benetakoa.
  • 2003ko zientzia-fikziozko The Core filmean, Koliseoa, tximista mordo batek suntsitzen dute, erabat txiki-txiki egina geratu arte, gainontzeko Erromarekin batera.
  • 2003ko Lizzie McGuire filmean, Koliseoak, protagonistak, milaka ikusleren aurrean kanta dezan agertoki bezala balio du.

Koliseoarekin lotutako eraikinak

  • Neronen Domus Aurea
  • Ludus Magnusa
  • Anfiteatro Castrensea
  • Pozzuoliko Anfiteatroa Italiako Campania probintziako Pozzuoli herrian
  • Capuako Anfiteatroa, Capuan
  • Meta Sudansa, Koliseoaren aurrean zegoen iturri monumental bat.
Categories:
Post a comment
Tips & Hints
Arrange By:
Louis Vuitton
27 January 2012
The Roman Empire comes alive at the Colosseum! Cruise with your imagination through historic times when fight-games were organized, as depicted by Russel Crowe in "The Gladiator".
Leopard Bin Ali
24 January 2013
مدينة مصغرة داخل روما اقترح على الي بيزورها يجدولها يوم كامل لأنها كبيرة وتتعبك من كثر المشي .. بصفة عامة مكان رائع يستحق الزيارة لكن تأكد ان ذاكرة الكاميرا فاضية لأنك راح تاخذ مليون صورة.
Load more comments
foursquare.com
Location
Map
Address

Piazza del Colosseo, 9, 00100 Rome, Italia

Get directions
Open hours
Mon-Sun 8:30 AM–6:15 PM
References

Colosseum (Colosseo) on Foursquare

Koliseoa on Facebook

Hotels nearby

See all hotels See all
Trevi elegant apartment

starting $205

Trevi charming apartment

starting $0

Trevi lovely terrace apartment

starting $0

Trevi stylish apartment

starting $0

Trevi Hotel

starting $274

Piccolo Trevi Suites

starting $135

Recommended sights nearby

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Konstantinoren arkua
Italia

Konstantinoren arkua (italieraz Arco di Costantino) Italiako Erroma

Add to wishlist
I've been here
Visited
Domus Aurea
Italia

Domus Aurea (latinezko 'Urrezko Etxea') Neron enperadoreak Erroman

Add to wishlist
I've been here
Visited
Santa Francesca Romana
Italia

Santa Francesca Romana (Italiano: Basilica di Santa Francesca Romana)

Add to wishlist
I've been here
Visited
Titoren arkua
Italia

Titoren arkua garaipen arku bat da, Via Sacran aurkitzen dena,

Add to wishlist
I've been here
Visited
Moises (Michelangelo)
Italia

Moises, 1513 eta 1515 artean, Michelangelo eskultore italiarrak egin

Add to wishlist
I've been here
Visited
San Pietro in Vincoli
Italia

San Pietro in Vincoli basilika (italieraz: basílica di San Pietro

Add to wishlist
I've been here
Visited
San Joan eta San Pauloren basilika (Erroma)
Italia

San Joan eta San Pauloren basilika (italieraz: Basilica dei Santi

Add to wishlist
I've been here
Visited
Basilica di San Clemente
Italia

Basilica di San Clemente (Italiano: Basilica di San Clemente al

Similar tourist attractions

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Amphitheatre of Pompeii
Italia

Amphitheatre of Pompeii (Italiano: Anfiteatro romano di Pompei) is a

Add to wishlist
I've been here
Visited
Flavian Amphitheater (Pozzuoli)
Italia

Flavian Amphitheater (Pozzuoli) (Italiano: Anfiteatro Flavio

Add to wishlist
I've been here
Visited
Odeon of Herodes Atticus
Grezia

Odeon of Herodes Atticus (ελληνικά: Ωδείο Ηρώδου του Αττικού) is a

Add to wishlist
I've been here
Visited
Red Rocks Amphitheatre
Estatu Batuak

Red Rocks Amphitheatre is a tourist attraction, one of the

Add to wishlist
I've been here
Visited
Epidauro
Grezia

Epidauro (grezieraz: Επίδαυρος, Epidavros) Peloponeson zegoen polis tx

See all similar places