Khan el-Khalili (arabieraz: خان الخليلي , ingelesez: Khan El-Khalili) Egiptoko Kairoko antzinako bazar zaharra da. Merkataritza gune zaharra da; bertan ere tailer txikiak aurki daitezke.
Arabiar azoka honen lehenengo informazioak 1382koak dira. Urte horretan Dyaharks el-Jalili emirak karabansarai (edo jan) handi bat eraiki zuen. Karabansaraiak merkatarientzako ostatua eta alondea zen; leku horretan animaliekin eta salersogaiekin atseden hartzen zuten. Toki horiek askotan aktibita ekonomikoak garatzeko erreferentzia lekuak izaten ziren. Gaur egun jatorrizko karabansarai horrek irauten du, Sikka Jan el-Jalili eta Badestan kaleen artean.
Khan el-Khalili oso inguru egokia da paseatzeko, kaleak eta dendak ikusgarriak baitira. Dena dela, badira aipamen berezia merezi duten zenbait toki: