Kensington Jauregia, izen bereko Kensington Gardens lorategietan, Londresen dagoen errege egoitza bat da. Bertan bizi dira erregetzako zenbait kide, Gloucesterreko duke-dukesak eta Kenteko printze-printzesak. Gaur egun, Diana Galesekoari buruzko erakusketa bat dago irekita publikoarentzat, hau izan baitzen bere egoitza ofiziala, hil zen arte.