Kensington Gardens edota Kensington Lorategiak Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da. Westminster Hiria eta Kensington eta Chelsea barrutien artean kokatua dago, Central London barrutia eta Hyde Parken mendebaldean. Behinola, Kensington jauregiko lorategiak izan ziren. 111 hektareako azalera du.