Kartago (fenizieraz Kart Hagasht = hiri berri) antzinako hiria izan zen, Tunis lakuaren ondoan kokatua, gaur egungo Tunisian. Feniziarrek fundatu zuten Qart-Hadasht izenekin (hiri berria) قرت-حدش edo קרת חדשת, K. a. 814an gutxi gorabehera.
Tiroko feniziarrek sortutako kolonia honen kokalekua, ongi aukeratua izan zen, penintsula batean, babesa eta arrantza ugari eskaintzen duen gunean. Antzinateko hiririk handienetakoa izan zen.