Karlštejn gaztelua (txekieraz hrad Karlštejn; alemanez: Burg Karlstein), Txekiar Errepublikako Karlštejn udalerrian dagoen gaztelu bat da, Praga hiriburutik 30 kilometro hego-mendebaldera. Herrialde guztiko gaztelu bisitatuenetako bat da.
1348an Karlos IV.ak, Bohemiako Erresumako erregeak, eraikitzea agindu zuen, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren enperadorea hautatua eta izendatua izan zenean. Eraikuntza 1350etik 1421era luzatu zen, eta ondoren hainbat zaharberritze izan ditu.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |