Jesús de Tavarangüéko jesuiten misioa (gaztelaniaz: Misión jesuítica de Jesús de Tavarangüé) jesuiten guarani misioek sortutako kokalekuetako baten hondarrak dira. Paraguain dago Itapúako departamenduan.
Gerónimo Delfín josulagunak sortu zuen 1685ean Monday ibaiaren ertzean. Brasildarrek eraso egiten zietenez eta gatibuak esklabu zeramatzatenez, kokalekua hainbat alditan lekualdatu behar izan zuten. Azken lekualdaketa Encarnación hiritik 38 kilometrora izan zen.
Misio hau garaiko elizarik handienetako bat eraikitzen ari zen, baina ez zuen amaitzerik izan Karlos III.a Espainiakoak josulagunak 1768an kanporatzea agindu zuelako.
1993an UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen.