Jerusalemeko Tenplua

Jerusalemeko Tenplua Israelgo herriaren santutegi bat izan zen, Moria mendiaren zelaigunean, Jerusalemen. Egun, Harkaitzeko Kupula eta Al Aksa mezkita aurkitzen dira, Mezkiten Zelaigunean.

Lehen tenplua

Salomonen tenplua K. a. X. mendean eraiki zen, gutxi gora behera, K. a. 960ko hamarkadan, mendetan zehar, Irteeratik, Jainkoaren gurtza eta biltzar leku bezala erabiltzen zen Tabernakulua ordezteko. Lan honetarako, Tiroko erregea zen Hiramen laguntza izan zuen.

Tenplua bera, Bibliak ematen duen deskribapenaren arabera, eraikin luze eta nahiko estua zen, luzetaranzko ardatz batetan, Ekialde-Mendebalde norantzan jarria. Eraikinak, 30 metroko barne luzera izango zuen, 10 metroko zabalera eta beste 10 metroko garaiera. Bere dimentsioak, beraz, jauregi-kapera baten antzekoagoak ziren, gurtza kanpoaldean egiten baitzen. Bere sarreraren alboetan, Yajin eta Boaz izeneko bi zutabe eraiki ziren. Apaizak eta erregea, tenpluan, urreztaturiko ate handi batetatik sartzen ziren, 10 metroko altuera eta 4ko zabalera zuena. Ate horren atzean, sarrerako atondoa aurkitzen zen, Ulama. Atondo honen ondoren, gela nagusia aurkitzen zen, Heijal edo Santua, leiho garai batzuen bidez argiztatua. Zabalerak eta luzerak, 1:2ko proportzioa zuen. Horrek, Heijalaren oinplanoa, karratu bikoitz batez osatua zegoela esan nahi du. Harrizko forjaketa, zedro zurezko zola batekin estali zen. Heijalaren hormak, zedro xaflekin estali ziren, Libanoko mendietatik ekarri zirenak, forjaketaren habeen material berbera.

Hirugarren gela, Devir, Kodesh Hakodashim edo Santuen Santua (sancta sanctorum)a, atzealdean aurkitzen zen, Heijala baino maila goragoan eta bertara, eskailera batetik igoz bakarrik hel zitekeen. Devirrak, kubo baten forma zuen eta bere neurriak 10x10x10 ziren, eta honen erdian, Itun Kutxa kokatu zen. Hau, kutxatzar handi bat zen, akazia zurez egina, urrezko xaflekin estalia eta, izkinetan, lau eraztun zituela bertan, arka bera garraiatzeko haga batzuk jartzen zirenak. Arkaren barnean, Legearen Harlauzak gorde ziren, Jainkoak berak Moisesi emandakoak. Harlauza honetan, Hamar Manamenduak idatzi ziren, Jainkoa eta Israelen arteko konexio gisa balio zutelarik.

Judutar herriaren Irteeraren garaian, Kutxa Tabernakuluan gordeta zegoen, azkenik, David erregeak Jerusalenera ekarri zuena. Jainkoaren boterea jada egiaztatua izan zen Kutxaren bidez, Jerikoren harresiak, judutarrak, haren aurretik Kutxarekin igaro zirenean.

Eraikina Moria mendian kokatu zen, David erregearen garaian 40x100 metroko tontor bat zuena. Salomonen erregealdian, handitu egin zen. Baina Herodes errege asmonearraren garaian izan zen bere azalera 500 metroko luzera eta 300eko zabalera zuen zelaigune bat eratzeraino handitu zena. Tenpluaren barne patioa, zedro zurezko habeekin estalitako hiru harri geruzez osatutako harresi batekin inguratu zen. Barne patio honetan, erromesak eta jarraitzaile masak sar zitezkeen, baina, tenpluaren santutegira, apaizak eta erregea baino ezin ziren sartu. Jerusalengo Tenpluaren eraikuntza, Salomonen erregealdiaren gertaerarik garrantzitsuena izan zen. Honi esker, bere izena, bera hil eta 30 mendetara ere gogoratzen da. Jada Biblian, tenpluak, Salomon erregea agertzen zen idazki gehienak hartzen zituen. Bere ospea, denboraz gaindikoa da, eragin handia izanez El Escorial monasterioa edo Konstantinopoliseko Hagia Sofia bezalako eraikinen eraikuntzan.

Salomon hil ondoren, tenpluak profanazioak jasan zituen, ez bakarrik inbasioekin, baita, siro-feniziar jainkoen sarrerarekin garai batzuetan eta hainbat alditan bakarrik berritu zen, Ezekias eta Josiasen erregealdietan bezala. Azkenik, Nabukodonosor II.a errege babiloniarrak deuseztu zuen K.a. 587. urtean. Honek, gainera, Judako Erresumako biztanleen zati handi bat kaldear lurraldetara eraman zuen preso.

Bigarren tenplua

.]] Babiloniako gatibualdiaren ondoren, K. a. 517an, pertsiarrek, judutarrei, tenplua berreraikitzeko baimena eman zieten, arazo politiko eta etniko faltan ez zegoena, handik gutxira konpondu zirenak.

Tenpluko altxorrak berriz ekarri ziren arren, tenpluak ez zuen aurretik izan zuen handitasun bera izan.

Alexandro Handiaren ondorengo eragin helenistikoek, tenplua, eragin horien aldetik profanatua izateko arriskuan egon zen, Antioko IV.a Epifanesek Jerusalem eta bere tenplua hartu eta bertan Zeus jainkoaren estatua bat jarri zuen arte. Honek, Juda Makabeo euren buruzagi zela, Makabeotarren matxinadara eraman zuen, herrialderi askatasuna berriz eman zitzaion arte eta K. a. 150an tenplua berritu zen arte.

Flavio Josefo idazle judu-erromatarrak tenpluari orrialde mordoa eskaini zion, Biblian adierazten ez ziren xehetasunak gehituz, baina berak, jada desagertuta dauden idazkietatik hartu zituenak. Talmudean, Mishnaren ordena oso batek, tenpluarekin zerikusia zuten legeak eztabaidatzen ditu, Midoten ituna barne delarik, xehetasun handiz, tenpluaren neurriak deskribatzen dituena.

Asmonear familiaren igoera eta erromatarren iristearekin Ponpeioren eskutik, tenplua deuseztua izan zen arte, tenplua, berriz, profanazio mehatxupean egon zen. K. a. 21ean Herodes Handia erregeak, tenpluaren berritzea erabaki zuen arte, oinplano fisikoa mantenduz, patioak zabalduz eta kanpo harresiak gehituz, hauei, zortzi sarrera emanez. Egun geratzen den harresia, Aieneen Harresia da, mendebaldeko harresia. Denbora bat igaro ondoren, ipar-ekialdean, Antonioren dorrea gehitu zen, erromatarrek eraikitako gotorleku militarra, eta, hegoaldean, apaizen arazterako erabiltzen zen eraikin bat, cohanima.

Kristautasunaren lehen urteetan, Jesus eta bere apostoluak, Jentilen Atarian predikatzen ibili ziren, tenpluan eta judutar kleroan zegoen ustelkeria salatuz. Ordurako, ebanjelioen arabera, Jesusek, tenpluaren deuseztea iragarri zuen, bera hil ondoren gertatu zena. Berritze lanak amaitzerakoan, tenpluak ez zuen asko gehiagorik iraungo, zeloteen matxinadaren ondorioz. Honek, erromatarren aurkako gerrara eraman zuen. Hauek, Jerusalen eta tenplua deuseztu zituzten 70. urtean. Titoren legioek deuseztu zuten.

Deuseztearen ondoren, tenplua berreraikitzen saiatu zen, baina, oraingoan, Jupiterren tenpluan bihurtzeko. Honek, beste matxinada bat sorrarazi zuen 132-135 garaian, hau, zorroztasunez zapaldua izan zen arte, eta juduak Jerusalenen bizitzeko debekua sorrarazi zuen, VII. menderarte, Bizantziar Inperioaren garaian. Judaismo ortodoxoaren adar guztiek sinesten dute garai mesianikoan tenplua berreraikia izango dela.

Gaur egun, Israelen, Neemane Har Habayit izendatutakoak bezalako taldeak daude, hauek, tenpluaren mendiko jarraitzaileak, tenplua berreraikitzea bilatzen dutenak. Jerusalemeko Hirugarren Tenplua izango litzateke.

Kristautasuna, Islama eta Tenplua

Jerusalem ez da kristau eta juduen santutegia bakarrik. Musulmanek ere gurtzen dute, Meka eta Medinaren ondoren, islamaren Hiri Santu bezala, tradizio islamiarraren arabera, Mahoma zerura igo zen Burak izeneko hegodun behorraren gainean, Jerusalemetik. Hau, gurtutako toki batetan gertatu zen, judutarrek ere santutzat jotakoa, Haram-ach-Charifen, Moria mendiaren gainean.

Davidek, gastatutako harkaitzaren gainean, aldare bat altxatu zuen. Salomonek, toki berean, K. a. 960. urte inguruan, lehen tenplu judua eraiki zuen. Justu toki honetan, musulmanek, Mahomaren igokundearen omenezko monumentu handi bat altxatu zuten, Harkaitzeko Kupula edo Harkaitzeko Mezkita, Jerusalemeko ikurra. Harkaitzeko Meskitak ez zuen sekula mezkita gisa funtzionatu, bidaia agentzia askok dioten bezala. Gezurrezkoa da, baita ere, hain erabilia den "Omarren mezkita" izendapena. Urre koloreko kupularen eraikina beti, Haitz Santua gordetzeko kutxatzat hartua izan zen. Bertan, gurtzarik sekula ez zen egin. Gurtzarako, hego-ekialdean, Al Aksa meskita eraiki zen. Zortzi harmailak, arkupe batzuetan amaitzen direnak, Harkaitzeko Meskitaren tontorrera daroate. Musulmanek, arkupe hauei, "mavazin" balantzak deitzen diete. Islamiar elezahar baten arabera, Azken Judizioaren egunean, zaldi ile bat tinkatuko da "Balantzetatik" Olibondoen Mendiraino. Berpiztutako guztiak, haren gainetik pasa beharko dira. Bidegabekeriak egin dituztenak, betirako galduko dira.

Gida batek, Harkaitzeko Meskitaren barnean, Mahomaren zaldi gaineko igokundearen oroitzapenak erakusten ditu: Gabriel goiaingeruak, hatz arrasto bat grabatu zuen, zaldi hegalariak, jauzi egiteko unean, bere apatxaren oinatz bat utzi zuen. Arrokaren azpian dagoen zulo batek, profetaren turbantea oroitarazten du, otoitz egin ondoren altxatzean, arrokaren aurka joko zena, hau, une horretan bertan, bigundu izan ez balitz.

Kanpo loturak

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Thomas Parisot
10 January 2017
You have two opportunities a day to enter this sacred place and it's worth it: quiet, beautiful and peaceful.
Linda B
13 March 2013
Women should bring head covering and cover their shoulders, men cannot wear shorts. Only Muslim religious articles are permitted.
B.E.K
30 October 2018
Mescid-i Aksa ve Sahraül Kubbe’nin bulunduğu yüksek tepe. Cumartesi günleri sadece müslümanlar girebiliyor. Müslümanlar için Mescid-i Aksa, Mekke ve Medine’den sonraki en kutsal yerdir.
Leo Pérez Ramos
31 August 2019
Un territorio compartido entre musulmanes y judíos, se divide conforme a los monumentos persistentes y lo que representan para ellos. Aunque también para los cristianos tiene alta relevancia.
Kevser Ozdemir
25 June 2019
Hz Muhammedin göğe yükseldiği yer.
Marina Azaria
13 August 2020
Ощущаешь себя ближе с богом тут
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Brand new gem in Talbyeh with Garden

hasita $191

Best Location Historic Boutique Apartment

hasita $139

A luxurious apartment in the center of Jerusalem

hasita $0

Ritz Hotel Jerusalem

hasita $0

Prima Royale Hotel

hasita $126

The Inbal Jerusalem

hasita $315

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Harkaitzeko Kupula

Harkaitzeko Kupula (arabieraz قبة الصخرة Qubbat as-Sajra) Jerusale

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mezkiten Zelaigunea

Mezkiten Zelaigunea Jerusalemeko hiri zaharrean kokatutako leku

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Fountain of Qayt Bay

Fountain of Qayt Bay or Sabil Qaitbay is a domed public fountain

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Fountain of Qasim Pasha

The Fountain of Qasim Pasha (Arabic: سبيل قاسم باشا‎) also known as

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Little Western Wall

The Little Western Wall, (Hebrew: הכותל הקטן‎, HaKotel HaKatan),

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Al Aksa mezkita

Al Aksa mezkita (arabieraz المسجد الاقصى, Al-Masjid Al-Aqsa, 'm

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Jerusalemgo Hiri Zaharra

Jerusalemgo Hiri Zaharra (hebreeraz: העיר העתיקה, Ha'Ir Ha'Atiqah

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Solomon's Stables

Solomon's Stables is the common name of an area located directly

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Olibetako mendia

Olibetako mendia (hebreeraz: הר הזיתים, Har HaZeitim; arabier

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mezkiten Zelaigunea

Mezkiten Zelaigunea Jerusalemeko hiri zaharrean kokatutako leku

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Solomon's Stables

Solomon's Stables is the common name of an area located directly

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Mauna Kea

Mauna Kea, Hawaii uharteetan aurkitzen den sumendi ez aktibo bat da,

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Athos (mendia)

Athos Mendia (grekoz: Haghion Oros, «mendi santua») Greziako mendia d

Ikusi antzeko leku guztiak