Itsaso Hila (hebreeraz ים המלח Yam Ha'Melaj, arabieraz البحر الميت Al Bahr al Mayyit) itsaso azpiko 416,5 metrotara kokaturiko gazitutako aintzira da. Ekialde Hurbilean dago: Israel estatua, Palestina eta Jordania artean. Munduko lakurik baxuena, 76 kilometroko luzera eta gehienez 16 kilometroko zabalera du; 625 kilometro karratutako area du.
Itsaso Hilean ahoratzen]]
Ura gehienez Jordan ibaitik datorkio, baita ere beste iturri txikietatik eta prezipitazio txikietatik. Hala ere, lurruntzearen ondorioz uraren kopurua gutxitu egin da.
Ozeanoak baino hamar aldiz gatzituagoa da: itsasoak litroko 35 gramo dituzte eta Itsaso Hila, berriz, 350-370. Hori dela eta ez dago mikrobio batzuk beste izaki bizidunik bere uretan. Bere barnean dauden potasak, bromuroak, igeltsu eta beste produktu kimikoak, Israel eta Jordaniako enpresek xurgatzen dituzte lehorketeen bidez.
Lurruntzeak ez ezik Jordango bazterretan dauden ureztalurrek ere 1945ko 1.025 kilometro karratuko area gaurko 625era gutxitu dute. Adituek diote hemendik 100 urtera gaur egungo erdia izango dela.