Itsas Alpeak (frantsesez: Alpes maritimes; italieraz: Alpi Marittime) Alpeen hego-mendebaldeko muturreko mendigunea da. Frantziako Provence-Alpes-Côte d'Azur eta Italiako Piemonte eta Liguria eskualdeen arteko muga egiten dute. Gailurrik garaienak Monte Argentera (3.297 m) eta Cime du Gélas (3.143 m) dira.
Mendilerro honetan sortzen diren ibairik garrantzitsuenak Ròia, Var, Verdon eta Stura di Demonte dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |