Istria

Istria (kroazieraz eta eslovenieraz: Istra; italieraz: Istria; istrieraz: Eîstria; hungarieraz: Isztria) Itsaso Adriatikoko penintsularik handiena da.

Geografia eta klima

Itsaso Adriatikoak inguratzen duen penintsula da. Iparraldean Triesteko golkoa du eta ekialdean Kvarneko golkoa.

Alpeen jarraipena den Ćićarija mendikateak zeharkatzen du penintsula eta Učka mendiak dira bere eremurik garaiena. Mendirik altuena Vojak da 1.396m garaierarekin. Ipar-ekialdeko eremuari istria zuria deitzen zaio erromatarren garaitik ezaguna baita bertako kareharria, hegoaldea eta mendebaldea berriz istria gorria dira, nekazaritza lur oparoz osatua. Penintsularen erdialdeak klima kontinentala du eta kostaldeak klima mediterraniarra.

Demografia

1945tik hiru estatutan banaturik dago. Zatirik handiena Kroazia da eta iparraldeko lurrak Italia (Triesteren ondoan) eta Eslovenia (herrialdearen itsas portu bakarrak) dira. Hiru etnia hauek osatzen dute irlako populazioa, bakoitzak bere hizkuntza mantentzen duelarik. Hala ere istriarrak sentitzen dira eta Zagreben aurrean autonomia handiagoa eskatzen duen mugimendua sortzen ari da.

Bestalde Ćićarija mendikatean, Peroj herriaren inguruan, aintzinako istro-erromatarren ondorengoa den komunitatea bizi da eta Unescok argitaratutako Mehatxaturiko hizkuntzen liburu gorrian "Europako etniarik txikiena" bezala agertzen du.

Populazioaren banaketari dagokionez, biztanleriaren gehiengoa kostaldeko hirietan bizi da. Hiri handiena Pula da

Historia

Estrabon historialari greziarrak jadanik aipatu zuen histri iliriar leinua bertan bizi zela, eta hauek eman zioten izena penintsulari. Nabigazioan sortzen zizkieten arazoak zirela eta erromatarrak sarritan saiatu ziren lurraldea konkistatzen eta azkenean k.a. 177an lortu zuten, histrioen Nesactium hiriburuari setio luzea egin ondoren. Augusto enperadoreak Italiar probintziatan sartu zuen eta horrela mantendu zen erromatarren inperioaren gainbehera arte.

Ordutik aurrera godoen, bizantziarren, avaroen eta lombardoen menpe egon ziren, baina frankoek Lonbardia eskuratzean Pipino IIIak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean sartu zuen. XI. mendean Veneziaren menpe gelditu zen eta garai hartakoak dira gaur egungo monumentu nagusiak. 1797an Habsburgotarrek hartu zuten. XIX. mendean italiarrak ziren nagusi Istriar penintsulan baina beraiekin esloveniarrak, kroaziarrak eta serbiarrak bizi ziren. Italiarren risorgimento iraultza independentista zabalduko zen beldurrez agintari austriarrek eslaviarren aldeko jarrera azaldu zuten eta 1910rako bi komunitateen populazioak berdinduta zeuden.

Lehen Mundu Gerran italiarrek eskuratu zuten Istria osoa baina Bigarren Mundu Gerra bukatzean 1947ko bake itunak penintsula ia osoa Jugoslaviari eman zion italiarren lurretan Muggia herria baino ez baitzen gelditu. 1991ean %89a Kroaziako eskualde bihurtu zen eta iparraldeko eremu txikia Esloveniari egokitu zitzaion.

Ondasun nabarmenak

  • Kroazian:
    • Poreč: Basilika Eufrasikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok 1979an. Bizantziar estiloko basilika da, bere mosaikoengatik famatua.
    • Pula: Aztarna erromatar ugari ditu, Anfiteatroa, garaitza arkuak eta tenploen aztarnak.
    • Rovinj: Veneziar estiloko herria.
    • Brijuni uharteen Parke Nazionala
  • Eslovenian:
    • Koper: Veneziar estiloko herria.
  • Italian:
    • Muggia: Veneziar estiloko herria.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Jake S
23 September 2023
Admission is 10 Lei for Museum then 10 Lei for the outside area.
Dan Barbu
9 July 2014
7 lei admision + 7 lei admision to the museum
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Phoenicia Royal Hotel

hasita $277

Phoenicia Luxury Hotel

hasita $462

Vila Pontica

hasita $145

Hotel La Scoica Land

hasita $88

Marea Neagra Hotel

hasita $32

Apartment Summerland Mamaia

hasita $208

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Capidava

Capidava (Kapidaua, Cappidava, Capidapa, Calidava, Calidaua) was an

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Techirghiol TV Tower

The Techirghiol TV Tower is a 146-meter high TV tower built of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Danube – Black Sea Canal

The Danube – Black Sea Canal (română. Canalul Dunăre – Marea Neagră

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Adamklisiko garaikurra

Adamklisiko garaikurra monumentu oroitarri bat da, Traiano erromatar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Yalpug Lake

Yalpug (Ukrainian: Озеро Ялпуг) is a freshwater lake located in the so

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Shabla Lighthouse

Шаблинський маяк (болг. Шабленски фар) — маяк розташован

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kaliakra

Kaliakra (Bulgarian: Калиакра; historical names: Thracian: Tirizis

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kaliakra Lighthouse

Kaliakra Lighthouse erakargarri turistikoa da, Itsasargiak bat

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Machu Picchu

Machu Picchu (ketxuazko machu pikchu, 'tontor zahar') kolonaurreko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Roman theatre of Philippopolis

The Roman theatre of Philippopolis (Latin: Theatrum Trimontense;

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ollantaytambo

Ollantaytambo is a town and an Inca archaeological site in southern

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sacsayhuaman

Sacsayhuaman (aimarazko saqsaw, asetzeko tokia, eta waman, belatza

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Tempio Della Concordia

Temple of Concordia (it. Tempio Della Concordia) is a ruins of the

Ikusi antzeko leku guztiak