Iruñeko katedrala

Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala XV. mendean Iruñeko Alde Zaharrean eraikitako katedral gotikoa da. Orube berean, lehenago, katedral erromaniko bat eta, ziur asko, kapitolio erromatarra ere egon ziren.

Kokalekua

Iruñeko Alde Zaharreko lekurik garaiena den muino batean dago, Erdi Aroan Nabarreria zeritzon burgu historikoan.

Bere aurrealdean Nabarreria kalea, Kuria kalea eta Compañia kaleak bat egiten dute, alboan Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitza, San Jose plazatxoa eta Redin kalea daude, atzealdetik berriz Iruñeko harresiaz gain Barbazan Apezpikuaren ingurubidea du.

Historia

1100 eta 1127 artean katedral erromanikoa eraiki zen. Gehiena, ordea, 1390ean erori zen. Fatxadak eta burualdeak baino ez zuten zutik iraun. Katedral berria eraikitzeko lanak berehala hasi eta XVI. mende hasieran amaitu zuten. Klaustro berria 1290 eta 1350 artean eraiki zen. Klaustro gainekoa 1472an bukatu zuten. Barbazan kapera eta jangela, berriz, 1330ean. Sakristiak XVII. mendekoak dira. Gaur egungo fatxada 1784 eta 1802 artean eraiki zen, XVIII. mendera arte iraun zuen fatxada erromanikoa ordezkatzeko. Fatxada berria Ventura Rodríguez arkitektoaren diseinuari jarraikiz egin zen, estilo neoklasikoan, Santos Angel Otxandategi durangarraren obra-zuzendaritzapean.

Iruñeko katedralean, Erdi Aroko penintsulako arkitektura eta, oro har, arte- estilo bat baino gehiago biltzen dira. Alabaina, frantses eraginpeko gotikoa nagusitzen zaie gainerako estilo guztiei. Obrak herritarrek beren borondatez emandako diruarekin hasi ziren; Iruñeko apezpiku zen Arnaldo Barbazangoak eman zien jarraipena, eta evreuxtarrek bukatu zituzten.

Monumentu-multzo honen barnean hiru zati nagusi bereizi behar dira: katedralaren beraren nabea, klaustroa eta elementu osagarri edo apaingarriak.

Katedralaren nabearen berreraikuntza 1394. urtean hasi zen, Karlos III.a Noblearen erregetzaren garaian. Ondoren, Martin Zaldakoa prelatuak San Martinen kaperaren eta Ebanjelioaren aldeko nabearen bi zatiren eraikuntza ordaindu zuen. Lancelot apezpikuaren garaian, berriz, alde horretako gurutzaduraren zimenduak bota ziren. Antso Oteitzakoak, erregearekin erdi bana, Epistolaren nabea eraiki zuen. Eta erdiko nabearen obrak, Karlos III.a erregeak hasi zituenak, Blanka II.a erreginaren garaian amaitu ziren. Agaramontar eta beaumontarren arteko gerra zela-eta, obrak geldirik egon ziren, baina, ondoren, Joan Albretekoa erregeak jarraipena eman zien, eta Alessandro Cesarini Iruñeko artzapezpiku zela amaitu ziren erabat.

Deskribapena

Katedralak hiru nabe ditu; albokoen aldean erdikoa da zabalena eta garaiena.

Alboko nabeetan garaiera bereko hainbat kapera dago, kontrahormaren eta gurutzadura zeharkatzen duen nabearen artean kokaturik. Burualdean, kapera nagusia dago, oin pentagonal irregularrekoa, eta absidea inguratzen duen lau parteko nabe bat. Tenpluaren barneko aldea apaindura gutxikoa da.

Argia erdiko nabe gaineko eta alboetako kaperetan dauden hutsuneetatik sartzen da. Oro har, katedral honetako arkitektura- ezaugarriak ezin dira Iberiar penintsulako besteekin parekatu.

Klaustroa, berriz, aurrez zegoen estilo erromanikoko beste baten gainean eraikitakoa da; frantses eraginpeko estilo gotikokoa da, eta Europako ederrenetakoa estilo berekoen artean.

Arnaldo Barbazangoa apezpikua izan zuen bultzatzailerik handienetakoa, nahiz eta Karlos II.a eta III.a erregeen garaian bukatuko zen. Lau ibilbide ditu, sei zatikoa bakoitza, eta landare-motibozko apaindura aberatsa du arku eta kapiteletan.

Klaustroko hegoaldeko ibilbidean Ate Ederra dago, egundoko arte-kalitatea duena. Ibilbide horretan bertan, jantokira (gaur egun, elizbarrutiko museoa denera), ematen duen aurrekoaren antzeko beste ate bat dago. Aurrerago, sukaldeko sarrera dago, oin laukizuzena eta zortzi aldeko ganga piramidala duena; Europako handienetarikoekin aldera daiteke, bere neurri eta handitasunagatik. Klaustro horretara ematen duen beste elementu bat Barbazana kapera da, oin karratukoa eta izar-ganga duena.

Kaperaren erdian Arnaldo Barbazangoaren hilobia dago, Borgoinako estilokoa, hura hil eta urte batzuk geroago egina.

Katedralean lurperatutakoak

Nafarroako erregeak eta familiakoak:

  • Gartzia V.a Nafarroakoa (†1150)
  • Antso VI.a Nafarroakoa (†1194), Antsa emaztea (†1175) eta Remigio semea (†1229)
  • Tibalt I.a Nafarroakoa (†1253)
  • Henrike I.a Nafarroakoa (†1274)
  • Filipe III.a Nafarroakoa (†1343)
  • Karlos II.a Nafarroakoa (†1387)
  • Karlos III.a Nafarroakoa (†1425), Leonor Trastamarakoa emaztea (†1415) eta Karlos, Luis, Maria, Elisabet eta Margarita seme-alabak.
  • Lancelot Nafarroakoa, printzea, Alexandriako patriarka.
  • Ines Clevesekoa, Vianako printzesa (†1448).
  • Gaston I.a, Vianako printzea (†1470).

Museoa

Шаблон:Sakontzeko Katedrala eta bere alboko eraikinek osatzen duten multzoan Iruñeko Elizbarrutiko Museoa dago. Honetan multzoa ikusteaz gain elizkizunetan erabili ohi diren erlijio elementuak ikusgai daude.

Ikus, gainera

  • Iruñeko Elizbarrutiko Museoa
  • Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
  • Iruñeko Kultura Ondasun zerrenda

Bibliografia

  • Arturo Navallas eta Carmen Jusué: La catedral de Pamplona, Iruñea: Nafarroako Kutxa, 1994.
  • Jesús Arraiza: Catedral de Pamplona: la otra historia, Iruñea: Ediciones y Libros, 1994.
  • Pedro Navascués Palacio eta Carlos Sarthou Carreres: Catedrales de España. Espasa Calpe. Madril 1997.
  • Nafarroako Kutxa: Navarra, guía y mapa. 1986.

Erreferentziak

Шаблон:Lur

Kanpo-loturak

Шаблон:Commonskat Шаблон:Atari

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Jef Weg
19 May 2015
Probably the best church I've been to in Europe. It's modern with a museum. Check out the bones of saints here
Ria Sunga
23 May 2015
Excellent exhibit at the cloisters. A must see !
JH H-D
15 March 2023
Your entrance fee allows access to the cathedral, the cloisters and the museum
Mila Ruiz
17 November 2015
No dejéis de ver la exposición Occidens, es más que una exposición
Daniel Bourdieu
14 August 2020
Vale la pena entrar para ver la iglesia y el museo !
Vicente Martinez
4 December 2014
Si estás en Pamplona tienes que verla. Eso es así.
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
7.8/10
4,918 jendea egon da

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Hotel Maisonnave

hasita $94

Palacio Guendulain

hasita $167

Sercotel Europa

hasita $65

Hostal Arriazu

hasita $86

Hotel Castillo de Javier

hasita $56

Zapa Palace Pamplona

hasita $178

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Gaiarre antzokia

Gaiarre antzokia Iruñeko antzerki-areto nagusia da. Izena Julian

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Nafarroako Museoa

Nafarroako Museoa Iruñeko Alde Zaharrean, Nafarroa Garaian, dagoen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
San Kristobal gotorlekua

San Kristobal gotorlekua (ofizialki Alfontso XII.aren gotorlekua)

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Irantzuko monasterioa

Irantzuko Andre Mariaren monasterioa edo, besterik gabe, Irantzuko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia

Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregia edo Erriberriko gaztelua

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Iratxeko monasterioa

Iratxeko Andre Maria Erreginaren monasterioa, edo Iratxeko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Olibako monasterioa

Oliba XII. mendeko monasterio zistertarra da. Zarrakazteluko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Fort de Ametzagaina

Fort de Ametzagaina erakargarri turistikoa da, Ruins bat Loiola ,

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Basilica of Our Lady of Nazareth of Exile

The Basilica of Our Lady of Nazareth of Exile (Portuguese: Basílica

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sevillako katedrala

Sevillako katedrala edo Santa María de la Sedeko katedrala Sevillan

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cathedral of Maringá

Catedral Basílica Menor Nossa Senhora da Glória (or simply Catedral d

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Salamancako katedral zaharra

Santa Mariaren katedral zaharra (gaztelaniaz Catedral Vieja de Santa

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cathedral Basilica of Salvador

The Cathedral Basilica of Salvador (Catedral Basílica de Salvador),

Ikusi antzeko leku guztiak