Ifeko gaztelua edota Iteko gaztelua, proventzeraz Castèu d'It eta frantsesez Château d'If, Frantziako Marseilla hirian dagoen gaztelu bat da, Okzitaniako Proventza eskualdean. Marseillako badian dago, Frioul uhartedian.
1527-1529 artean eraikia izan zen. Nagusiki, Alexandre Dumas frantziar idazleak bere Monte Cristoko kondea eleberri ospetsuaren kokalekuetako bat izateagatik ospetsua da.