Huis ten Bosch (ˈɦœy̯s tɛm bɔs ahoskatua; eusk. 'Basoaren etxea') Hagan dagoen jauregi barrokoa da.
Beatriz Herbehereetakoa 1981 eta 2014 artean bertan bizi zen; Gilen Alexandro oinordekoak bertara joateko planak azaldu zuen. Eraikitze-lanak 1645eko irailaren 2an hasi ziren, Bartholomeus Drijffhouteko zuzenduak. Arkitektoak Pieter Post eta Jacob van Campen izan ziren.