Hoover presa (ingelesez: Hoover Dam) Colorado ibaiaren ibilguan dago, Arizona eta Nevada artean. Hasieran Boulder presa deitua, Herbert Hoover presidentearen omenez izena aldatu zioten.
Depresio Handiaren garaian eraiki zuten, 1931 eta 1936 artean. Mead aintzira sortu zuen.
379 metro luze eta 221 metro garai da. 35.200 hm³-ko edukiera du.