Herensugeen zubia (eslovenieraz: Zmajski most, historikoki Zmajev most) Esloveniako Ljubljana hiriburuan dagoen zubi bat da. Ljubljanica ibaia zeharkatzen du. Gaur egun, hiri honetako ikur eta eraikin ezagunetako bat da.
1903an eraiki zuten eta 33,34 metro luze ditu.