Ħaġar Qim (ħadʒar ˈʔiːm; "Harri zutituak") Malta uhartean dagoen tenplu megalitiko multzoa da, Ġgantija aroari dagokiona, k.a. 3600–3200.
Maltako tenplu megalitikoak, munduko leku sakratu zaharrenen artean daude, eta Munduko Ondare Guneen batzordearen arabera, "arkitektura artelan konpara ezinak dira." 1992an UNESCOk Ħaġar Qim eta beste lau Maltako egitura megalitiko Gizateriaren Ondare bezala onartu zituen.