Art museums and galleries in Bilbao

Guggenheim Bilbao Museoa

8.8/10

Guggenheim Bilbao Museoa arte moderno eta garaikideko museoa da, Bilbon kokatua. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak Ibaizabal ibaiaren parean eraiki zuen, Salveko zubiaren ondoan. Solomon R. Guggenheim Fundazioak kudeatzen du museoa eta mundu mailan beste bost museo dauzka. Juan Ignacio Vidarte da zuzendaria.

Eraikina

Guggenheim Bilbao Museoa, Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen.

1997ko urriaren 18an zabaldu zuten, bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria eta Espainiako errege Joan Karlos I.a egon zirelarik. Museoa dekonstruktibismoaren estilo arkitektonikoan eraiki zen, eta CATIA izeneko programa informatikoa erabili zuten museoa osatzen duten titaniozko pieza guztiak diseinatzeko.

Guztira 11.000 metro karratuko erakusketa azalera dago, hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Erakusketa aretoez gain, liburutegi bat, auditorio bat, denda bat, jatetxe bat eta kafetegi batek osatzen dute museoa. Horrez gain, administraritza eta kudeaketa bulegoak, Mazarredo zumarkaleko gunean kokaturik daude.

Museoaren ekialdeko atrioak 50 metroko altuera dauka. Museoan erabilitako leihoek "Natural 62" dute izena, eta Idom enpresa bizkaitarrak diseinatu zituen.

Eraikuntza

Museoa Bilbon egitea erabaki zenean eta Frank O. Gehry arkitektua kontratatu zenean, eraikina non egin erabaki behar izan zen. Udaleko agintariek hasieran Alhondigako gunea eskaini zioten Frank Gehryri, baina honek ezezkoa eman zuen, leku hori txikiegia zelako berak zeukan kontzepturako.

Orduan Abandoibarrako guneko orube bat aukeratu zuten, Salveko zubia eta Mazarredo zumarkaleen bitartean, orubeak guztira 32.500 metro karratuko zabalera zeukan. Obrak 1995an hasi ziren eta bi urte t'erdiz luzatu ziren eta 30.000 milioi pezeta inguruko kostua izan zuten, gehiegizko kostuagatik kritika ugari jaso zirelarik. Hasieran, jende asko egon zen museoaren aurka.

Frank Gehryren erabaki pertsonala izan zen titanioa erabiltzea. Titanioa aukeratu aurretik beste 29 material desberdinekin aprobak egin ziren. Obrak hasi zirenean titanioak nazioarteko merkatuetan izandako prezio igoerak arriskuan jarri zuen museoaren eraikitzea, baina azkenik Errusiatik etorritako titanio merkeagoak obrak amaitzea posible egin zuen.

Obretan honako enpresek hartu zuten parte besteak beste:

  • Construcciones Balzola
  • Ferrovial Agroman
  • Cimentaciones Abando
  • Idom
  • Gruas Aldaiturriaga
  • DORLET
  • Permasteelisa España S.A.
  • Umaran

Museoaren inguruak

Museoaz gain, kanpoaldean konplexua osatzen duten osagaiak daude. Esaterako "Puppy" zakurkumea, hamabi metroko altuera duena, Mazarredo Zumarkale parean kokatua. Bestalde itsasadarreko gunean "Mamma" izeneko armiarma aurkitzen da, hamar metroko altuerarekin.

Museoaren aurrealde eta atzealdean, hau da, ekialde eta mendebaldean, bi laku txiki daude, aurrealdeko lakuak museoa eta itsasadarra elkartzea du helburu, eta horretarako zubi moduko bat eraiki zen bien artean. Zubi honek beste elementu artistiko bat osatzen du, eta noizbehinka laino moduko bat ateratzen da zubiaren azpitik.

Horrez gain, Frank Gehry Salveko Zubia museoarekin elkartu nahi izan zuen, eta horretarako museoaren alboan 57 metroko dorre bat eraiki zuen. Dorreak helburu bakarra du, Abandoibarrako gunea zubiarekin batzea, horretarako eskilara batzuk eraiki ziren. Aurrealdeko lakuaren barruan sua botatzen duten bost su pizgailu daude, normalean arratsalde aldera.

Museoaren eragina

Hasieran kritika ugari jaso zituen udalak eta Bizkaiko foru aldundiak egiten ari zen inbertsioa gehigizkoa zelako. Horrez gain, Euskal Herriko artista batzuk, Jorge Oteiza esaterako, uste zuten bertako eskultore eta egileei garrantzia gutxiago emango zitzaiela kanpoko egileen mesedetan.

Dena dela, argi eta garbi dago museoak eragin itzela izan duela Bilboko hirian, esan liteke Bilbo turismoaren nazioarteko mapan "ipinia" izan dela. Urtero ehundaka milaka turista etortzen dira Bilbora museoari buruz entzundakoa euren begiekin ikustera. Horrek hotel, jatetxe eta turismoarekin loturiko hainbat negozioen garapena ekarri du. Horrek, milaka euroko eragina dauka hiriko eta Bizkaiko Barne Produktu Gordinean.

Museoaren 10. urteurrena

2007. urtean zehar Guggenheim Bilbao Museoak 10. urteurrena ospatuko duela eta, hainbat ekitaldi eta egitasmo antolatuko dira. Horien artean, museoak aukeraturiko Daniel Buren arkikteto frantsesaren proposamena. Proposamenaren arabera ("Zeharkatzen" izenekoa), museoaren ondoko Salveko zubia eusten duen "arkua" gorriz margoztuko da. Egileak dioenez, gorria zubiaren berde kolorearekin bat joango da eta museoaren forma kurboekiko kontrajarria.

Daniel Burenen proposamenaz gain, beste bi aurkeztu ziren museoak antolaturiko lehiaketara, bata Liam Gillick artista britainiarrarena, eta bestea Jenny Holzer estatubatuarrarena.

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko museoen zerrenda

Kanpo loturak

Post a comment
Tips & Hints
Arrange By:
Solomon R. Guggenheim Museum
Designed by architect Frank Ghery, Guggenheim Bilbao has been hailed as “the greatest building of our time.” Explore all 24,000 square meters, of which 11,000 are dedicated to exhibition space.
????Volodymyr Shuvayev
28 July 2012
Один из лучших музеев мира!
Load more comments
foursquare.com
Location
Map
Address

Abandoibarra Etorbidea, 3, 48009 Bilbao, Bizkaia, Espainia

Get directions
Open hours
Tue-Sun 10:00 AM–8:00 PM
References

Guggenheim Museum (Museo Guggenheim) on Foursquare

Guggenheim Bilbao Museoa on Facebook

Hotels nearby

See all hotels See all
Hotel Abando

starting $136

House in front the river

starting $155

Mercure Bilbao Jardines De Albia

starting $194

Barcelo Bilbao Nervion Hotel

starting $168

Hotel Arenal Bilbao

starting $92

Hotel Conde Duque Bilbao

starting $168

Recommended sights nearby

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Zubizuri
Espainia

Zubizuri Bilboko oinezkoen zubi bat da, Santiago Calatrava arkitekto

Add to wishlist
I've been here
Visited
Bilboko Donejakue katedrala
Espainia

Donejakue Katedrala, Bilbok duen eliza nagusia da. Izen bereko plazan

Add to wishlist
I've been here
Visited
Bilbo-Loiu aireportua
Espainia

Bilbo-Loiu aireportua — ofizialki Bilboko aireportua / Aeropuerto de B

Add to wishlist
I've been here
Visited
Bizkaiko Zubia
Espainia

Bizkaiko Zubia Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen zubi

Add to wishlist
I've been here
Visited
Butroeko gaztelua
Espainia

Butroeko gaztelua Gatikako (Bizkaia) Butroe auzoan kokaturik dagoen

Add to wishlist
I've been here
Visited
Playa de Brazomar
Espainia

Playa de Brazomar is a tourist attraction, one of the Hondartzak in

Add to wishlist
I've been here
Visited
Ruinas de la torre medieval de los Templarios
Espainia

Ruinas de la torre medieval de los Templarios is a tourist

Add to wishlist
I've been here
Visited
Goiuriko ur-jauzia
Espainia

Goiuriko ur-jauzia Oiardo errekan dagoen 100 metro baino gehiagoko

Similar tourist attractions

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Museum of Fine Arts, Houston
Estatu Batuak

Museum of Fine Arts, Houston is a tourist attraction, one of the Art

Add to wishlist
I've been here
Visited
Pradoko Museoa
Espainia

Pradoko Museoa (Museo del Prado gazteleraz) Espainia eta Europa osoko

Add to wishlist
I've been here
Visited
São Pauloko arte museoa
Brasil

São Pauloko arte museoa

Add to wishlist
I've been here
Visited
Albertina, Vienna
Austria

Albertina, Vienna (Deutsch: Albertina (Wien)) is a tourist attraction,

Add to wishlist
I've been here
Visited
Whitney Museum of American Art
Estatu Batuak

Whitney Museum of American Art is a tourist attraction, one of the

See all similar places