Grand Place (frantsesez ɡʁɑ̃ plas ahoskatua) edo Grote Markt (nederlanderaz ɣro.tə mɑrkt ahoskatua), euskaraz "Plaza Nagusia", Bruselako enparantza nagusia da. Gremioen eraikinez, udaletxeaz eta okinen etxeaz (frantsesez: Maison du Roi; nederlanderaz: Broodhuis) inguraturik, hiriko turismo-gune nagusia da. 68 metroko zabalera eta 110 metroko luzera ditu. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.