Grand Palais, Grand Palais des Beaux-Arts edo Grand Palais des Champs-Elysées (euskaraz Jauregi Handia, Arte Ederren Jauregi Handia edo Eliseo Zelaietako Jauregi Handia) Frantziako Paris hiriburuan dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Parisko 8. barrutian eta Sena ibaiaren Eskuinaldean kokatzen da, hots, Champs-Élysées parkearen barnean dago, Petit Palais jauregia eta Alexandro III.a zubiarekin batera multzoa osatzen duelarik.
1900eko Nazioarteko Erakusketa Parisen ospatzeko beta aprobetxatuz Gran Palais jauregia 1897. urtean eraikitzeari ekin zitzaion.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |