Gizakiaren Seaska

Gizakiaren Seaska gune paleoantropologiko bat da, Hegoafrikako Johannesburgo hiritik 50 bat kilometro ipar-mendebalderantz, Gauteng probintzian. 1999. urtean UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen. Gaur egun 47.000 hektarea ditu, eta kareharrizko kobazulo sare bat dauka. Gizateriaren ondareen zerrendan duen izen zehatza Hegoafrikako Hominido Fosilen guneak da.

Sterkfontein kobazuloan 2.3 milioi urteko Australopithecus africanus fosil bat ("Ples andrea" bezala ezagutua) aurkitu zuten 1947an Robert Broomek eta John T. Robinsonek. 1924an egindako beste aurkikuntza bat berresten lagundu zuen: "Taung Haurra" izenaz ezagutzen den Australopithecus africanus gazte baten garezurra. Azken hau Raymond Dartek aurkitu zuen, Hegoafrikako ipar-mendebaldeko Taung probintzian, non indusketek oraindik jarraitzen duten.

Gunetik gertu, baina ez gunean, Rising Star kobazuloak Dinaledi ganbera (Izarren ganbera) du. Bertan desagertutako hominido espezie baten 15 eskeleto fosil aurkitu ziren, behin-behinean Homo naledi izendatua.

Sterkfontein kobazuloetan mundu osoan 2010 baino lehenago aurkitutako hasierako hominidoen fosil guztien herena topatu da. Dinaledi Ganberan 1500 Homo naledi fosil baino gehiago aurkitu dira, Afrikan hominido espezie bakarraren inoiz egin den aurkikuntza zabalena.

Etimologia

Gizakiaren Seaska izenak guneak inoiz topatutako hominido fosil kopuru handiari (baita askotan zaharrenetako asko) egiten dio erreferentzia. Fosil batzuk orain dela 3,5 milioi urtekoak dira.

Aurkikuntzen historia

1935. urtean, Robert Broomek Sterkfonteinen lehen simio-gizon fosilak aurkitu zituen eta gune honetan lanean hasi zen. 1938. urtean, Gert Terrblanchek Raymond Darti Kromdraai inguruko garezur baten zatiak eraman zizkion, gero Paranthropus robustus gisa identifikatu zirenak. 1938an baita ere Kormdraai eta Sterkfonteinen arteko Cooperren gunean aurkitutako simio-gizon hortz bat aurkitu zen. 1948an, Estatu Batuetako Camp-Peabody espedizioak Bolts Farmen eta Gladysvalen hominidoen fosilen bila aritu ziren baina ez zuten aurkitu. Geroago, 1948an, Robert Broomek Swartkrans haitzuloko lehenengo hominido aztarnak aurkitu zituen. 1954an, C.K. Brain hasi zen Seaskako guneetan lanean, Cooper's kobazuloa barne. Laster hasiko zuen bere hiru hamarkadetako lana Swartkranseko haitzuloan. Seaskako bigarren hominido lagin handienaren aurkikuntza ekarriko zuen. Homo erectusaren suaren erabilera kontrolatu zaharrena ere Swartkransen aurkitu zen, duela milioi 1 urte baino lehenagokoa.

1966an, Phillip Tobiasek Sterkfonteinen indusketak hasi zituen, oraindik ere jarraitzen dute eta oraindik martxan dauden indusketa fosilen zaharrenak dira.. 1991. urtean, Witwatersrandeko Unibertsitateko Lee Bergerek Gladysvale guneko lehen hominidoen aleak aurkitu zituen. 1994an, Andre Keyserrek Drimolen guneko lehen hominidoen fosilak aurkitu zituen. 1997an Witwatersrand Unibertsitateko Kevin Kuykendall eta Colin Menterek Gondolin gunean hominidoen bi hortz fosil aurkitu zituzten bi hortz fosilen hortzak aurkitu zituzten. 1997an baita ere, "Little Foot" deituriko "Australopithecus" eskeletoa ia-osoa aurkitu zuen Ron Clarkek, orain dela 3.3 milioi urte ingurukoa (ikerketa berriek 2.5 milioi urte ingurukoa dela iradokitzen duen arren). 2001ean, Duke Unibertsitateko Steve Churchill eta Lee Bergerek Plovers lakuan giza aztarna modernoak aurkitu zituzten. 2001. urtean baita ere, hominidoen lehen fosilak eta harrizko tresnak aurkitu ziren Coopersen. 2008an, Lee Bergerek bi hominidoen (Australopithecus sediba) aztarna partzialak aurkitu zituen Malapa Fosilen gunean, duela 1.78 eta 1.95 milioi urte artekoak.

2013ko urrian, Lee Bergerek Pedro Boshoff geologoari Gizakiaren seaskako haitzulo sistemak ikertzeko esan zion, hominido fosil gune gehiago aurkitzeko berariazko helburuarekin. Rick Hunter eta Steven Tuckerrek aurretik esploratu gabeko Rising Star/Westminster kobazulo sistemako zonalde batean hominidoen fosilak aurkitu zituzten. 2013ko azaroan, Lee Bergerek Witwatersrand Unibertsitatearen eta National Geographic Societyren espedizio bateratu bat gidatu zuen Swartkransetik gertu dagoen Rising Star kobazulo sisteman.. Soilik hiru asteko indusketen ondoren, sei emakumez (K. Lindsay Eaves, Marina Elliott, Elen Feuerriegel, Alia Gurtov, Hannah Morris eta Becca Peixotto) osaturiko espeleologia aurreratuko zientzialari taldeak, haien paleoantropologiako eta indusketetarako trebetasunagatik aukeratuak, gaur egun identifikatu gabeko fosil hominido espezie baten 1.200 ale baino gehiago berreskuratu zituzten. Gunea datatze prozesuan dago oraindik. 2015eko irailean, Lee Berger eta Witwatersrand Unibertsitateak National Geographicekin lankidetzan, Homo naledi izeneko giza espezie berri baten aurkikuntza iragarri zuen UW-101 gunean. Gure generoaren jatorria eta aniztasuna argitzen ez ezik, Homo naledi hildakoen gorpuak urruneko haitzulo ganbera batean uzteagatik da garrantzitsua, aurretik soilik gizakiei mugatutako portaerak zirela uste baitzen. Rising Star espedizioaren azken egunetan, Rick Hunter eta Steven Tuckerrek hominido fosil material gehigarria aurkitu zuten kobazulo sistemaren beste zati batean. Gune honetan, UW-102 izendatua, aurretik egindako indusketek hasi eta buka hominidoen fosil material osoa eman zuten bere horretan. Ez dakigu zein den 101. eta 102. guneen harremana.

Guneak

Gizakiaren seaskan 36 fosildun kobazulo baino gehiago daude. Haien artean garrantzitsuenak hauek dira:

  • Bolt's Farm
  • Cooper-en koba
  • Drimolen
  • Gladysvale
  • Gondolin
  • Haasgat
  • Kromdraai
  • Makapan bailara
  • Malapa Fosilen Gunea
  • Minaars Cave
  • Motsetsi
  • Plovers Lake
  • Rising Star Cave
  • Sterkfontein
  • Swartkrans
  • Wonder Cave

Kontestu geologikoa

Gizateriaren Seaskako hominidoen aztarnak kobazulo dolomitikoetan aurkitzen dira eta askotan denboran zehar kareharrizko eta beste sedimentu batzuen nahasketetan, bretxa izenekoak, egon ohi dira. Hominidoak Afrika osoan zehar bizi izan zitezkeen arren, aztarnak fosilen eraketa eta kontserbazioarentzat egokiak diren guneeatan bakarrik aurkitzen dira.

Bisitarientzako zentroak

2005eko abenduaren 7an, Thabo Mbeki Hegoafrikako presidenteak Maropeng bisitarien gune berria ireki zuen bertan.

Listed in the following categories:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Doc R
30 November 2013
Best interactive museum i have ever visited! Be sure to check out the native hand made items in the shops!
Saudade
18 October 2013
You've got to pay Mrs Ples and our distant relatives a visit....
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Kloofzicht Lodge & Spa

hasita $161

Dalens Luxurious Apartments

hasita $37

Sibani Lodge

hasita $146

Glenburn Lodge & Spa

hasita $70

Cradle Boutique Hotel

hasita $86

The Cradle Rest

hasita $51

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Sterkfontein

Sterkfontein (Afrikaans for Strong Spring) is a set of limestone caves

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kromdraai fossil site

Kromdraai is a fossil-bearing breccia filled cave located about 2 km

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Wonder Cave (Kromdraai, Gauteng)

The Wonder Cave, in Kromdraai, Gauteng, South Africa, is the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Lion Park

Lion Park is a 2 km² (500 acre) lion wildlife conservation enclosure

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Hartbeespoort Dam

Hartbeespoort Dam also known as Harties (officially the Hartbeespoort

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Castle Kyalami

Castle Kyalami (also referred to as Kyalami Castle) is a castle

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kyalami

Kyalami (My home in Zulu) is a motor racing circuit located in

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Delta Park (Johannesburg)

Delta Park is one of Johannesburg´s biggest parks. It is adjacent to

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Kremlin

Kremlin (errusieraz Московский Кремль, Moskovski Kreml) Moskuko

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Habana Zaharra

Habana Zaharra Kubako hiriburuaren zonalde zaharrena eta historikoa

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Perito Moreno glaziarra

Perito Moreno glaziarra Argentina eta Txileren arteko mugan dagoen

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Geirangerfjord

Geirangerfjord Norvegian kokatuta dagoen fiordo bat da, More og

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Batalhako monasterioa

Santa Maria da Vitória monasterioa (portugesez: Mosteiro de Santa

Ikusi antzeko leku guztiak