Gilen Kaiserraren Oroimenezko Eliza edota soilik Oroimenezko Eliza gisa ere ezaguna (alemanez Kaiser-Wilhelm-Gedächtniskirche edota Gedächtniskirche) Alemaniako Berlin hiriburuan dagoen eliza luterano bat da. Breitscheidplatz enparantzan dago, Kurfürstendamm etorbidea eta Charlottenburg-Wilmersdorf barrutiaren barnean, Tiergarten parkeko hego-mendebaldeko muturretik hurbil.
Gilen II.a Alemaniakoak bere aitona zen Gilen I.a Alemaniakoa ohoretzeko asmoz monumentu erlijiotsu hau dohaitzan eman zuen.
1891-1895 bitartean Franz Schwechten arkitektoaren planoen arabera eraiki zen. Dorre nagusiak 133 metroko garaiera duelarik. Bigarren Mundu Gerraren amaieran Berlingo guduan zehar Aliatuek bonbardatu eta bertan behera txikitu zuten.
Ondoren eraikinaren hondakinen barnean kristalezko eliza bat eraikitzea ere pentsatu zen. Azkenik, Egon Eiermann arkitektoaren proiektua aukeratua izan zen, honek antzinako eliza eta eraikuntza berriaren arteko elkarketa bat proposatu zuelarik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |