Germanikoren Arkua (frantsesez: arc de Germanicus) Charente-Maritimeko Saintes hirian dagoen erromatar garaipen arkua da. 18 edo 19. urtean, C. Julius Rufus izeneko bertoko aberats batek eraiki zuen, Tiberio enperadorearen, Druzo Gaztea bere semearen eta Germaniko bere semetzakoaren omenez.
1905ean gobernuak monumentu historiko izendatu zuen.