Gardako lakua edo Benaco Italiako antzirarik handiena da, Alpeetako ingurualdean kokatutakoa.
Lonbardia, Veneto eta Trentino-Adige Garaia eskualdeen artean hedatzen da, eta ia 370 km2-ko azalera dauka.
Desenzano, Peschiera, Lazise, Garda, Malcesine, Riva eta Salò inguruko udalerri nagusiak ditugu.
Gardako uhartea handiena da eta San Biagiokoa bigarrena azalerari dagokionez. Trimelone, Sogno eta Olivikoak beste hiruak dira.