Friburgoko Münster (alemanez Freiburger Münster edo Münster Unserer Lieben Frau) Baden-Württemberg estatuko hiria den Friburgoko eliza katolikoa da.
1200an eraikitzen hasi ziren eliza erromanikotik gurutzadura baino ez da gelditzen. Katedrala ekialderantz handituz joan zen gotiko estiloan. Bereziki aipatzekoa da 116 metrotako garaiera duen dorrea, oinarri karratuaren gainean piramide oktogonala duena. Atarian Itun Zaharreko eta Itun Berriko pasarteak irudikatzen dituzten estatuak daude. 1330ean bukatu zen eraikuntza.
Presbiterioa XVI mendean bukatu zen eta gotiko berantiarrean eraikia izan zen.
XIII eta XVI mendeen artean eginak dira. Artisau eta Meatzari gremioek eta Habsburgotarrek finantziatu zituzten.
Münsterplatz katedralaren inguruan dagoen plaza da. Berau izan da beti Friburgoren erdigunea eta bertan egiten ziren merkatua eta merkatari aberatsen arteko tratuak. Plazaren inguruan dago Historisches Kaufhaus (Merkatal etxe historikoa) eta Christian Wentzingerren etxe barrokoa.