Erromatar-Germaniar Museoa (alemanieraz Römisch-Germanisches Museum) Kolonian dagoen arkeologia museo ezaguna da. Colonia Claudia Ara Agrippinensium kolonia erromatarraren aztarna ugari ditu. 1974ean ireki zituen ateak.
Koloniako katedralaren ondoan dago, erromatar villa bat zegoen gainean. Villa hau 1941ean aurkitu zuten hegazkin erasoen aurkako aterpea egiten ari zirela. Gela nagusian Dionysusen mosaiko ederra dago, 220-230 urte inguruan eginikoa. Erromatar beirateria (bertan ekoizturiko munduko beirateri bilduma handiena) eta bitxiak ere ugari aurkitu dira, baita eguneroko tresnak ere. K.o. 40 urteko Poblicius legionariaren hilobia ere badago.