Erresuma Batuko Komunen Ganbera (ingelesez House of Commons) Erresuma Batuko Parlamentuaren behe ganbera da, goi ganbera Lorden Ganbera izanik. Egoitza Londresko Westminster jauregian dago.
Komunen Ganberako kideak demokratikoki aukeratzen dira sufragio unibertsalez. 646 kideek osatzen dute ganbera eta gehienez 5 urteko eperako hautatzen dira parlamentua deuseztatu arte. Komunen Ganberako kideei parlamentuko kide edo Member of the Parliament (MP) zaie. Komunen Ganberako izen ofizial osoa ingelesez The Honourable the Commons of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland in Parliament assembled da.