Erekteion

Erekteion (grezieraz Έρέχθειον, Erechtheion) antzinako greziar tenplu bat da, Atenasko Akropoliaren iparraldean kokatua, benetan aipagarria haren itxura dotore eta ezohikoa dela-eta.

Izena Eriktonio greziar heroitik datorkio, bera gurtzeko tenplua baitzen. Batzuen ustez Erekteo I.a erregearen tenplua izan daiteke, inguruan lurperatuta omen dagoelako. Hala ere, sarri Erekteo I.a eta Eriktonio nahastu eta sinkretizatu egiten ziren. Baliteke egungo tenplua antziako baten berreraikuntza izatea, pertsiarrek K. a. 480an suntsitua.

Arkitektura

Gaur ikusten dugun tenplua K. a. 421 eta K. a. 406 urteen artean eraiki zen. Inguruko hinbat gune sakratu mantendu izanagatik, tenplu honek ezohiko antolaketa konplexua du. Barruan areto ugari ditu: lehenengokoa pronaos da, aldeetan zabaldua dagoena. Bigarrena naos edo cella da, guztiz itxita dagoena eta tenplua eskainita zegoen jainkoa edo jainkosaren estatua zuena. Eta azkena opistodomos da, jainkoaren altxorra zuena. Tenpluak dituen zutabe kopuru eta euren kokapenaren arabera, horrela sailka dezakegu tenplu hau: hexastiloa da, ate nagusian sei zutabe dituelako. Atzeko atean, berriz, lau ditu, eta beraz, tetrastiloa da. Beraz, zutabeak dituenez aurrean eta atzean anfiprostiloa da ere. Gainera, sei zutabe (lau aurrean eta beste bi atzean) dituzten bi atari ditu, bakoitzak tenpluaren alde batean.

Tenplu hau joniarra da, hau da, bi boluta ditu kapitelean. Gainera, nahiko zutabe mehe eta garaiak dira doriarrarekin konparatuz, eta askoz finagoa ere, bestea gizonezkoan oinarrituta zegoelako eta beraz oso sendoa zen. Krepisaren ondoren, bi moldura dituen harroina du eta ondoren atal bakarreko zutabea (doriarrak ez zuen harroinik eta gainera zutabea ataletan banatuta zegoen). Gainera, zutabean zehar ildaxka biziak ditu, artelanari arintasuna emateko. Zutabeak oinarrian kapitelean baino lodiagoak dira arkitektoak akats bisualekin jolastuko zuelako. Lehen aipaturiko boluten gainean, hiru bandetan banaturiko arkitrabea du. Eraikinaren aldearen arabera, frisoan hutsunerik gabe apaindua dagoela ikus dezakegu, baina bere garaian, guztiz beterik zegoen. Frisoaren gainean tinpano batez inguratuta egongo zen frontoia egon zelaren aztarnak daude, suntsiturik dago eta. Frontoi hau dekorazio eskultorikoz edo goi-erliebez egongo zen dekoratuta.

Tenplua arkitrabatua da, hau da, sabaian lerro horizontal eta bertikalak topatzen dira sare-antzeko bat osatuz. Garaiko arkitektoek ez zituzten arkuak eta gangak erabiltzen eta horregatik zerabilten eraikuntza sistema hau. Horizontaltasuna bertikaltasuna baino gehiago nabarmentzen da, eta aldearen arabera bao edo murruak. Marmolez, eta beraz harriz, eginda dago.

Tenpluetara ezin zen inor sartu, apaizak izan ezik, eta jainkoa edo jainkosa gurtzeko kanpoaldetik egin behar zen.

Kariatideak

Gainera, tenplu honen ezaugarririk garrantzitsuenetarikoa, eta besteetatik nabarmentzen duena, alde batean duen atari edo lorio bat da, Kariatideen ataria deitua. Balkoi-altzeko honek, frisoa ia ukitu gabe duena, emakume itxura duten sei eskultura ditu zutabe moduan ditu, kariatide izena dutena eta hortik balkoi honen izena. Zutabea hauek lau aurrean eta beste bi atzean banatzen dira. Bertan vestaleen leihoak daude ere.

Egun tenpluan dauden kariatideak ez da jatorrizkoak. Hauek bi museotan daude (bat British Museum delakoan eta beste bostak Akropoliko Museoan) eta kopia batzuekin ordezkatu egin dira.

Historia

Tenpluaren eraikuntza Peloponesoko Gerra zegoenean izan zen. Horrela, Niziasko su-etena izan zenean hasi zen, K. a. 421ean, eta hamabost bat urte ondoren amaitu zuten, K. a. 409-405 artean, ziur aski K. a. 406an. Apur bat geroago, K. a. 403an, Atenasek kapitulatu zuen Espartaren aurrean, Peloponesoko ligan sartu zen eta demokrazia alboratu, Hogeita Hamar Tiranoen gobernua ezarriz.

Mnesikles arkitektoaren zailtasun handienetarikoa ohitura erlijiosoengatik ukitu ezin zen lurraren garaieretan moldatzea izan zen. Horregatik Kretako jauregiak bezala (arte kreto-mizenastarrean oinarritzen baita arte greziarra) garaiera desberdinak hormekin mozten ziren.

Kanpo loturak

Шаблон:Commons

Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Nora Worawan
4 August 2018
This structure is beautiful in every direction. East side dedicated for Athena while west side is for Poseidon.
Visit Greece
23 October 2014
The Erechtheion was built from 420-406 BC at the most holy site of the Acropolis, where goddess Athena planted the olive tree, her sacred symbol!
KEYTOURS | Your Key to unravel the fascination of Greece
A building in the Ionic style, constructed between 421 and 405 BC. It took its name from a shrine dedicated to the legendary Greek hero Erichthonius.
Julia Oulik
23 November 2021
Must see! Most impressive. Do take a tour on Acropolis or purchase an audio guide for better immersion
VacazionaViajes
1 October 2012
Templo jónico levantado en el lugar más sagrado de la Acrópolis, donde la diosa Atenea hizo florecer el primer olivo de las tierras griegas. La zona más llamativa son las Cariátides.
Dafni - Δάφνη ????
3 November 2016
Panteon kadar önemli bieser.Ancak heykellerin imitasyon olması&asıllarının Yeni Akropolis müzesinde olması sıkıntı.1tanesinin İngiliz elçisi Lord Elgin tarafından British Museumda olması ayrı1 skandal
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Grecotel Pallas Athena

hasita $180

Athens Tiare Hotel

hasita $171

Alassia Hotel

hasita $58

Claridge Hotel

hasita $44

Elikon

hasita $35

Ares Athens Hotel

hasita $62

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Atenasko Akropolia

Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Partenoia

Partenoia (grezieraz Παρθενών, Parthenón) Atenaseko akropoli

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Atena Nikeren tenplua

Atena Nikeren tenplua (antzinako grezieraz: Ναός Αθηνάς Νίκης), e

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Theatre of Dionysus

The Theatre of Dionysus was a major open-air theatre in Athens, built

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Odeon of Herodes Atticus

The Odeon of Herodes Atticus is a stone theatre structure located on

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Tower of the Winds

The Tower of the Winds, also called horologion (timepiece), is an

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Areopagoa

Areopagoa (antzinako grezieraz: Ἄρειος πάγος, Áreios págos; euska

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Lisikratesen monumentua

Lisikratesen monumentua (antzinako grezieraz: Μνημείο Λυσικρ

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Persepolis

Persepolis (grezieraz Περσέπολις, Persepolis, literalki 'pertsiar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Atena Nikeren tenplua

Atena Nikeren tenplua (antzinako grezieraz: Ναός Αθηνάς Νίκης), e

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pasargada

Pasargada (pertsieraz پاسارگاد) Pertsiar Inperio akemeni

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Copán

Copán arkeologia aztarnategi maia da, Hondurasko ipar-mendebaldean

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Ħaġar Qim

Ħaġar Qim (ħadʒar ˈʔiːm; 'Harri zutituak') Malta uhartean dagoen

Ikusi antzeko leku guztiak