Epidauro (grezieraz: Επίδαυρος, Epidavros) Peloponeson zegoen polis txikia izan zen, Argolidan. Asklepiosen tenpluagatik, eta teatroagatik (antzinatekoen artean ondoen gorde dena) ospetsua da.
Egun, bi herri modernoek Epidavros (Επίδαυρος) izena dute: Palaia Epidavros eta Nea Epidavros hain zuzen ere. 2010ean biak batu eta Epidavros udalerria sortu zuten.