Gazteluak in Edinburgh

Edinburgheko gaztelua

Maria Prinus, Sergey Topchiy and 1,120,626 more people have been here
8.8/10

Edinburgheko Gaztelua (ingelesez Edinburgh Castle) aintzineko gotorleku bat da eta bere egitura ederrarekin Edinburgheko ortzemuga bereganatzen du, Castle Rock (Gazteluaren Harkaitza) izeneko harritzarran kokatzen da. Eskoziako bigarren erakargune turistikoa da. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute aintzinatik populatua izan dela Castle Rock, gutxienez Brontze edo Burdin Arotik hona.

Gazteluaren hastapenak

K.o. 600 urteko Y Gododdin poema galestarrean Din Eidyn (Eidynen gotorlekua) aipatzen da baina gazteluaren benetako aipamena 1093koa da. Edinburgheko gaztelua Eskoziako garrantzitsuena bihurtu zen berehala eta David I.a Eskoziakoa (1124-1153) bertan bizi izan zen. Honek noble eta elizgizonen bilera egin zuen, Eskoziako parlamentuaren aurrekari kontsideratzen dena. Egurrezko gaztelua zen orduan, harrizko bi eraikin bazeuden arren, St Margaret kapera eta Andre Mariaren eliza.

1174ko Alnwickeko borrokan ingelesek Gilen I.a harrapatu zuten eta honek bere askatasunaren truke Edinburgheko gaztelua eman behar izan zien ingelesei. 1186an itzuli zioten gaztelua, Ermengarde de Beaumont printzesa ingelesarekin ezkondu zenean, eta berriz Eskoziako boterea bertan ezarri zen.

Eskoziako independentzia gerrak

Eskoziako lehenengo independentzia gerran ingelesek gaztelua setiatu zuten eta hiru egunetako bonbaketaren ondoren eskoziarrek errenditu beharra izan zuten. 1300 urtean 325 soldadu ezarri zituzten bertan. 1307tik aurrera ingelesen boterea ahultzen hasi zen eta 1314ko martxoaren 14ko gauean Thomas Randolphek eraso azkar bat egin eta gaztelua eskoziarrentzat berreskuratu zuen. 1335ean ingelesek hartu zuten berriz gaztelua 1341ean William Dpuglasek berriz askatu zuen arte. 1357an Independentzia gerren amaiera etorri zen Berwickeko itunarekin.

XV mendean ere ingelesek setioak izan zituen. Garai hartan hainbat eraikin berri altxatu ziren Daviden dorrea, Koroaren enparantza, Errege familiaren apartamentuak eta Areto nagusia besteak beste. Armategi handi bat ere eraiki zen. Edinburgh hiria inguratu zuen harresi sendoa ere orduan eraiki zen. XVI mendean Errege familiak gero eta gehiago erabili zuen milia bateko distantziara zegoen Holyrood jauregia.

Setio luzea

XVI mendearen bukaeran gerra zibila piztu zen Maria I.aren aldekoen eta haren seme Jakue VI.aren aldekoen artean. Maria I.aren aldekoak gazteluan zeuden Sir William Kirkcaldy of Grange-ren agindutara eta 1573ko urtarrilaren 1ean hiria bonbakatzeari ekin zioten Jakue I.aren aldekoek gaztelua setiatu zutenean. Hauek apirilean Sir William Drury-ren agindutara etorritako 1000 soldadu ingelesen laguntza jaso zuten. Castle Hill muinoan 27 kainoi ezarri zituzten eta maiatzaren 17an gaztelua bonbakatzeari ekin zioten. Maiatzaren 26an, akituta, Grangek gaztelua errenditu zuen eta 28an ingelesak sartu ziren barruan. 1603an Jakue VI.a Ingalaterrako errege bihurtu zen, Jakue I.a izenarekin.

Gazteluak kalte nabarmenak jasan zituen eta berreraiki beharra izan zuten. William MacDowall izan zen berreraikitze lanen arduraduna.

Aro modernoa

Jakue II.a Ingalaterrakoari Gilen III.a Orangekoak zuzenduriko noble talde batek 1688an Iraultza Loriotsua egin ondoren eskoziarrei errege berria onartzeko agindu zieten eta hauek ezezkoa ematean ingelesek Eskozia erasotu zuten. 7.000 soldaduk Edinburgheko gaztelua setiatu zuten. Barruan zeuden 160 soldaduk gogor eutsi zioten baina hiru hilabeteren ondoren 70 gizon galdu zituela ikusita Gordon-go dukeak gaztelua errenditu zuen.

Borroka guzti hauen ondoren 1707an Eskoziak eta Ingalaterrak Batasunaren Ituna sinatu zuten. Highlandetako Jakobiten matxinadak izan ziren baina ez zuten arrajkastarik izan.

Mendearen erdialdetik aurrera gartzela funtzioak hartu zituen gazteluak. Zazpi Urteko Gerra (1756–1763), Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra (1775–1783) eta Napoleondar Gerretan (1803–1815) izandako presoak gorde zituzten bertan. 1811ean ihesaldi handi bat gertatu zen eta 1814an gartzela izateari utzi zion.

XX mendea

Puntualki, Lehen eta Bigarren Mundu Gerratan ere gerra presoak izan ziren bertan. 1993an Antzinako Monumentu berezia izendatua izan zen eta 1995ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen gainontzeko Edinburgheko alde zaharrarekin batera.

Deskribapena

Gaztelua labar garaiez inguraturik dago eta beratra sartzeko bide bakarra Royal Mile kale nagusia da. Aintzina laku batek ere inguratzen zuen (Nor'Loch) baina lehortu egin zuten.

  • Portcullis Atea da gaztelurako sarrera eta ondoan du Argyle dorrea, erabat funtzio militarra duena.
  • Goiko patioa: XVII mendeko Foog's Atetik sartzen da eta zitadela dago bertan.
  • St Margaret kapera: Gazteluko eraikin zaharrena da, XII mendekoa.
  • Crown Square (Koroaren enparantza): Erregearen jauregia, Areto Handia, Ana Erreginaren Eraikina eta Gerrako Memorial Nazionala daude bertan. Erregearen jauredia Estuardo monarken egoitza izan zen XV eta XVII mendeen artean.

Erabilera

1923an funtzio militarra galdu zuen eta gaur egun Eskoziako monumentu turistiko garrantzitsuena bihurtu da. Urtero milioi eta erdi bisitari izaten ditu.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Post a comment
Tips & Hints
Arrange By:
GowithOh
4 June 2013
Did you know? Edinburgh Castle is built on a 700 million year old extinct volcano!
Malsuwaidi
14 August 2013
اطلالة قلعة ادنبرة
Load more comments
foursquare.com
Location
Map
Address

0.2km from Johnston Terrace, Edinburgh EH1, Erresuma Batua

Get directions
Open hours
Mon-Sun 9:30 AM–5:00 PM
References

Edinburgh Castle on Foursquare

Edinburgheko gaztelua on Facebook

Hotels nearby

See all hotels See all
Edinburgh Castlehill Apartment

starting $0

Castle View Guest House

starting $128

Royal Overseas League Hotel

starting $133

Premier Inn Edinburgh Princes Street

starting $222

Tony Apartment - Heart of Edinburgh

starting $63

Destiny Scotland - Rose Street Flats

starting $135

Recommended sights nearby

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Ross Fountain
Erresuma Batua

Ross Fountain is a tourist attraction, one of the Iturriak in

Add to wishlist
I've been here
Visited
Eskoziako Galeria Nazionala
Erresuma Batua

Eskoziako Galeria Nazionala (ingelesez National Gallery of Scotland)

Add to wishlist
I've been here
Visited
Gladstone's Land
Erresuma Batua

Gladstone's Land Edinburgheko etxe historikoa da, Royal Mile kalean

Add to wishlist
I've been here
Visited
The Oxford Bar
Erresuma Batua

The Oxford Bar is a tourist attraction, one of the Monumentuak in

Add to wishlist
I've been here
Visited
Heart of Midlothian (Royal Mile)
Erresuma Batua

Heart of Midlothian (Royal Mile) is a tourist attraction, one of the

Add to wishlist
I've been here
Visited
Scott monumentua
Erresuma Batua

Scott monumentu (ingelesez Scott Monument) Eskoziako Edinburgh

Add to wishlist
I've been here
Visited
San Giles katedrala
Erresuma Batua

San Giles katedral edo Edinbugheko Eliza Nagusia (ingelesez: St.

Add to wishlist
I've been here
Visited
Mary King's Close
Erresuma Batua

Mary King's Close is a tourist attraction, one of the Historic

Similar tourist attractions

See all See all
Add to wishlist
I've been here
Visited
Londresko dorrea
Erresuma Batua

Londresko dorrea (ingelesez Tower of London, ofizialki Her Majesty's

Add to wishlist
I've been here
Visited
Dover gaztelua
Erresuma Batua

Dover gaztelua (ingelesez Dover Castle) Ingalaterrako Kent konderrian

Add to wishlist
I've been here
Visited
Old Westbury Gardens
Estatu Batuak

Old Westbury Gardens is a tourist attraction, one of the Gazteluak in

Add to wishlist
I've been here
Visited
Arundel Castle
Erresuma Batua

Arundel Castle is a tourist attraction, one of the Gazteluak in

Add to wishlist
I've been here
Visited
Bodiam gaztelua
Erresuma Batua

Bodiam gaztelua (ingelesez Bodiam Castle) Ingalaterrako Ekialdeko

See all similar places