Dojran edo Dorian (mazedonieraz: Доjранско Езеро, Dojransko Ezero; grezieraz: Λίμνη Δοϊράνη, Límni Doïráni), Mazedoniako Errepublika eta Greziaren arteko mugan dagoen aintzira bat da, 43,1 km²-ko azalera duena. Lehen Mundu Gerran gudu ospetsua egin zuten bere hegoaldeko ertzean.