Mesoamerican sites in Tlalpam

Cuicuilco

6.9/10

Cuicuilco Aro Aurreklasikoko K. a. 700-K. o. 150 ertamerikar eremu arkeologiko oso garrantzitsu bat da, Mexiko Hiriaren hegoaldean, Barruti Federalean, Texcoco aintzira izan zenaren hegoaldeko muturrean zegoena. Aurreko kronologia oinarri hartuta, Cuicuilco Mexikoko Haraneko hiririk antzinakoenetako bat izan liteke, olmekar eremu nuklear deritzon Mexikoko Golkoaren kostaldeak eta Veracruz eta Tabasco estatuek osatutako lurraldean bizi izan ziren olmeken garaikidea eta hauekin balizko harremanak izango zituena.

Gaur egun ezagutzen deneraino, Mexikoko Goi-Ordokiko lehen zentru zibil eta erlijioso handia izan zen. Bere biztanleriak, ziur aski, bere barnean hartzen zituen Aro Klasikoko altepetlen (hiri-estatuak) bereizgarriak ziren ezaugarri kultural eta gizarte estratu guztiak. Cuicuilco Xitle sumendiak eztanda egin ondoren bertan behera utzia eta suntsitua izan zen, biztanleria Mexikoko arroan berrezartzea eraginez. Honen amaiera Erdialdeko Goi-Ordokian aro klasikoko gune agintari bezala Teotihuacanen sendotzea izan zen.

8. tokian existitu ziren eraikin erlijioso eta etxebizitzak existitzen dira, baita hiria urez hornitzen zuen sistema hidraulikoaren hondakinak ere. Piramideetako bat leku estrategiko baten eraiki zen, espainiarren aurreko herrien artean sorkuntza monumental baten bidez kontzeptu erlijiosoak gertakizun kosmikoekin lotzeko lehen saiakera izan zelarik.

Izena

INAHren arabera, Zelia Nuttallek Cuicuilcok "Kantuak eta dantzak egiten diren tokia" esan nahi duela uste du.

Historia

Mexikoko Haraneko lehen gune zeremonialetako bat izan zen, eta garrantzitsuenetakoa. K. a. 800 eta K. a. 600 bitartean eraikitako piramide formako oinarria du, tokiko egitura ezagun nagusia delarik.

Cuicuilko, jatorrian, nekazal ezarpen bezala sortua izan zen, baina praktika erlijioso goiztiarren zantzuak daude, harrizko eskaintzak eta zeramikaren erabilera hil hatu bezala barne. Hiria piramideak zituen zeremonia gune handi baten eta honekin lotutako hirigunearen inguruan hazi zen, hirigune honek ur gordailu txiki eta ez oso sakonen ertzetan zeuden plaza eta kaleak zituelarik. Hauek, urez, gertu zeuden Zacayuca eta Zacaltepetl muinoetatik hornitzen ziren. Biztanleria hiriak biztanle gehien izan zituen garaian, 20.000 pertsonatan estimatzen da. Tokiak terrazak, zenbait eraikin, gotorlekuak eta ureztatze kanalak ditu.

Toki hau zeramika ohitura berri baten (K. a. 600-K. a. 200) ekoizle izan zen arren, ohikoa da tokiaren ingurua bertan bizi izan ziren zenbait belaunaldik osatu zutela kontutan hartzea.

Ebidentzia arkeologikoek, zeramikak zein arkitektura egiturek, Cuicuilco finkapen bezala K. a. 1. milurtekotik garatu zela adierazten dute, Aro Aurreklasikoan, finkapen txiki bat bezala. Bertako biztanleek Mexikoko Arroko zein Chupícuaro mendebaldean eta Monte Albán hego-ekialdean bezalako nahiko lurralde urruneko beste toki batzuekin harremanak zituzten.

Cuicuilcorentzat estimatutako okupazio garaiak, soilik saiakeratzat har daitezke. Okupaziorik goiztiarrena K. a. 1200ekoa dela uste da. Antzerako osaketa eta espazio banaketa zuten nekazal herrixka ugari egon zen. K. a. 1000tik K. a. 800 arteko garaian oinplano obalatuko kono moztu formako egiturak eraiki ziren. Espezialistek toki hauek eskualde buru deitzen dituzte, hierarkia handiagoa zutela eta barneraketa gune bezala funtzionatzen zutela kontutan hartuz. Handik denbora batera eskualde buru handiago bihurtu ziren.

Cuicuilcoko piramide erraldoia handitze honen adierazgarri baldin bada, orduan, honek, garapen maila hau K. a. 800 eta K. a. 600 bitartean lortu zela esan nahi du, eraiki zen data baita. Hala baldin bada, izaera protohiritarra, maila honetako bereizgarria, Aro Aurreklasiko Berantiarrean zehar ere hedatuko zen Cuicuilko K. a. 100 eta K. o. 1 artean ahuldu zen arte. Une honetan hasi zen Teotihuacanen garapena, Aro Klasikoan hirigune oso garrantzitsua izan zena.

Kulturaren hasiera

Aro Aurreklasiko Ertainaren erdialde inguruan (K. a. 800) toki honetan herrixkak agertu ziren, pixkanaka eboluzionatuz eta handituz joan zirenak, hiribildu bihurtuz, ondoren, Aro Aurreklasikoaren amaiera aldera (K. o. 100) hirigune zibil-zeremonial handi bat eratzeko. Hirigune bezala, oso garrantzitsua izatera iritsi zen, nekazari, artisau apaiz eta gobernarien artean hierarkizatutako gizarte aurreratu batekin.

Cuicuilcorentzat ezarritako garapen garaiak soilik saiakeratzat har daitezke. Okupaziorik goiztiarrena K. a. 1200ekoa dela uste da. Antzerako osaketa eta espazio banaketa zuten nekazal herrixka ugari egon zen. K. a. 1000tik K. a. 800 arteko garaian oinplano obalatuko kono moztu formako egiturak eraiki ziren. Espezialistek toki hauek eskualde buru deitzen dituzte, hierarkia handiagoa zutela eta barneraketa gune bezala funtzionatzen zutela kontutan hartuz. Handik denbora batera eskualde buru handiago bihurtu ziren.

Cuicuilco eta bere egitura handiak handitze honen adierazgarri baldin badira, orduan, honek, garapen maila hau K. a. 800 eta K. a. 600 bitartean lortu zela esan nahi du, eraiki zen data baita. Hala baldin bada, izaera protohiritarra, maila honetako bereizgarria, Aro Aurreklasiko Berantiarrean zehar ere hedatuko zen Cuicuilko K. a. 100 eta K. o. 1 artean ahuldu zen arte. Une honetan hasi zen Teotihuacanen garapena, Aro Klasikoan hirigune oso garrantzitsua izan zena.

Toki honen garapena, sortu zenetik, bere kokaleku estrategikoagatik, Tolucako sarreratik gertu eta Texcoco lakuaren ertzean zegoelako gertatu zela uste duten iritziak daude.

Ikuspuntu honen arabera, tokia, K. a. 600 eta K. a. 200 bitartean zeramika ohitura berri baten ekoizlea zen arren, paisaia bata bestearen atzeko zenbait belaunaldik osatu zutela ere argi dago.

Kulturaren gorakada

K. a. 150 inguruan, Aro Aurreklasikoaren amaiera aldera Cuicuilco eskualde hirigune bihurtzen da 20.000 biztanlera iris daitekeen biztanleria batekin, garai hartan Teotihuacanekin alderagarria, garapen hau Mexikoko Arroaren hegoaldean Xitle sumendiaren eztandak geldiarazten duelarik, Cuicuilcoren arkitektura egitura zibil eta zeremonialak eta etxebizitzak osorik edo partzialki estali zituen laba geruza bat osatuz, hiriaren hedadura, ebazten denez, 400 hektareatara iritsi zelarik.

Kulturaren ezaugarri fisikoak

Garezur deformazio tubular zuzen edo okerraren ondoriozko buru borobilak zituzten, lehena askoz ohikoagoa zelarik. Hortzak kentzea ere ohikoa zen. Bataz besteko bizi itxaropena 51 urtekoa zen, nagusiki, osteomielitia bezalako gaixotasunen presentziagatik.

Nekazaritza eta elikadura

Bizi ziren tokiagatik, bertako biztanleek eskuragarri izan zituzten aintziretako baliabide naturala (flora eta fauna), Xochimilco lakutik gutxi gora-behera 4 kilometroa baitzeuden, eta Las Cruces eta Ajusco mendizerretatik gertu zeuden, gainera, iturburuak eta ur korronteak zeuden. Espainiarren aurreko taldeek elikagaiak ekoiztea lortu zuten. Nekazaritzan oinarritutako Ertamerikako oinarri ekonomiko propioa ziuraski ehiza, arrantza eta fruitu bilketarekin osatua izan zen. Egurra lortzeak erraza izan behar zuen gertuko basoen ondorioz tokiaren zati nuklearraren inguruan nekazal lurrekin, gaur egun sumendi laba eta eraikin metro askoren azpian daudenak.

Uste denez, bere elikadura, artoa, babarrun, kalabaza, tomate, arrain eta animali basatietan oinarritzen zen.

Kulturaren amaiera

Bere gainbehera K. a. I. mendean hasi zen, Teotihuacan erlijio eta kultura eragingune bezala goraka hasi zen garai berean. Gure aroko 400. urte inguruan, Ajusco-Chichinauhtzin bezala ere ezagutzen den Ajusco (nahuatl atl, xochitl, co, 'ura, loratu, tokia' ‘ur loragunea’) mendizerraren inguruan dagoen Xitle sumendiak eztanda egin zuen, Cuicuilcoren azken arrastoak eta Copilco (beste zeremonia gune garrantzitsu bat) lurperatu eta suntsituz. Hondamendi honek cuicuilcotar kultura Toluca eta Teotihuacanera sakabanatzea eragin zuen, non cuicuilcotar asko hartu zituzten, baita hauen kulturaren ezaugarri asko barneratu ere.

Uste denez, Cuicuilcoren gainbeherak (K. a. 100-K. o. 1) hobetze txiki bat izan zuen 1 eta 150 artean suaren jainkoen presentziaren ondorioz.

Cuicuilco zeremonia gune garrantzitsu bezala utzi bazen ere, eskaintzak egiten jarraitu zen hiria Xitle sumendiaren labapean lurperatua geratu zen arte, gure aroko 400. urtean gertatu zena, gutxi gora-behera.

Mende honen hasieratik aurrera El Pedregal toki erakargarri bat izan zen Mexikoko arroan mexikar eta teotihuacandar eraketa sozioekonomikoen aurreko kulturak definitzeko. Cuicuilco Bn eginiko ikerketek tokiaren garapena barne dinamika baten ondorio dela frogatu zuten.

Arkeologoek Cuicuilco Teotihuacan hirigune bezala agertu aurretik komunitate garrantzitsu bat izan zela ondorioztatu dute, arkeologo batzuek halako batean Teotihuacan sortzeko bateratu ziren sei komunitate txikiak Cuicuilco piramideak eta monumentu publikoak eraikitzen ari zen garaian sortuak eta hazkuntza xaloen frogekin zeudela kontutan hartuz. Dirudienez, hiria 150 eta 200 artean utzia izan zen, gertu dagoen Xitle sumendiak eztanda egin ondoren, lurraldea askoz beranduago berrokupatua izan zen arren. Zeramikak eta beste froga batzuk hondamendi bolkanikoaren errefuxiatuak iparraldera joan eta Texcoco lakuaren ipar ertzean zegoen Teotihuacaneko biztanleriaren zati bihurtu zirela iradokitzen dute.

Tokia

Cuicuilco sumendi laba geruza trinko eta sendo batek estaltzen du, El Pedregal de San Ángel bezala ezagutzen dena. Labak, gutxi gora-behera 80 kilometro karratuko hedadura hartzen du, Ajusco mendizerraren oina barne eta gertuko lakuaren ertzeraino. 1956an eginiko ikerketa batek, tokiren batzuetan 10 metroko sakonerara ere iristen ziren laba ezberdin metaketak Cuicuilcoren kontserbazioan funtsezko faktorea izan zirela ondorioztatzen du. Tokia egungo hirigune baten barnean ere badago, eta Mexikoko Unibertsitate Nazionalarekin lotutako eraikinekin partzialki estalia dago. Soilik ikerketa arkeologiko partzial bat izan da posible, egungo eraikinek historiaurreko hiria kaltetu baitute. Cuicuilcon 1990ean eginiko aurkikuntza arkeologikoak suntsitu dira, nekazal sistemarekin lotutako egitura txikiago batzuekin plaza baten barnean eraikitako zirkulu formako piramide batean datzatenak. Ondorioz, zaila izan daiteke Cuicuilcoren benetako tamaina eta konplexutasuna zehaztea.

Egungo egoera

Dagoen tokiagatik, Cuicuilco egoera zail batean dago. Alde batetik egungo planifikazioa eta tokiaren interes ekonomikoak eta, bestetik, Mexikoko ondare arkeologikoaren kontserbazioa eta legislazioa daude gatazkan.

Cuicuilco bi eremutan banatua dago. Lehena Cuicuilco A bezala ezagutzen da, eta zeremonia gunea dagoen tokia da. Bestea Cuicuilco B da, eta Cuicuilco Atik mendebaldera dago, 1968ko Udako Olinpiar Jokoetarako eraiki zen Olinpiar Hirian dago.

Bere garrantzia historialari eta arkeologo guztiek onartzen dute, eta, hala ere, Teotihuacan eta Tula bezalako eremu arkeologikoekin alderatuz oso gutxi ikertua izan da. Berau ikertzeko oztoporik nagusiena eremua, ia osorik, 9 eta 10 metro arteko sendoera duen laba geruza batez estalia dagoela da, toki honetan ikerketa lanak zailduz. Zailtasun honi eremuaren urbanizazioa gehitzen zaio eremu arkeologikoaren gainean zuzenean eginiko eraikinekin, Telmex enpresaren eraikina eta Cuicuilco Merkataritza Plaza kasu 1997an.

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Cuicuilco
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Rolando Ando/chefcito
2 February 2016
La entrada es gratis cualquier día, hay un pequeño museo que habla de la explosión del xitle y del porqué se fueron de ahí. Subir es espectacular la vista, ya que son de las pocas pirámides redondas.
Valmy Ivánovich
1 May 2016
A pesar de estar junto al bullicio urbano, es un lugar con mucha tranquilidad que te hace sentir lejos de la ciudad
PriceTravel
6 August 2012
Sitio arqueológico mesoamericano del periodo preclásico, podría ser una de las ciudades más antiguas del Valle de México. Esta zona se encuentra cubierta por una capa de 10 metros de lava volcánica
Maru White
28 July 2015
De las pocas zonas arqueológicas y ecológicas dentro de la #CDMX, vale la pena visitarla! ????????
Andrea TK
27 September 2015
Un sitio arqueológico increíble en medio de la ciudad. Excelente para venir de picnic ó echar el novio. Además la entrada es gratis.
Erika Hernandez
3 August 2013
Un lugar mágico, tranquilo e histórico en una de las zonas más congestionadas del sur de la ciudad como para escaparte y relajarte!
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com
Kokalekua
Mapa
Helbidea

Anillo Perif. Blvd. Adolfo López Mateos 507, Insurgentes Cuicuilco, 04530 Ciudad de México, CDMX, Mexiko

Eskuratu jarraibideak
Ordutegia
Thu 10:00 AM–8:00 PM
Fri 11:00 AM–5:00 PM
Sat 9:00 AM–5:00 PM
Sun 10:00 AM–5:00 PM
Mon Noon–8:00 PM
Tue 10:00 AM–7:00 PM
Harremanetarako
Erreferentziak

Zona Arqueológica de Cuicuilco on Foursquare

Cuicuilco on Facebook

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Fiesta Inn Periferico Sur

hasita $88

Hotel Kron

hasita $38

City Express Plus Periferico Sur Tlalpan

hasita $62

Suites Perisur Apartamentos Amueblados

hasita $96

Holiday Inn Hotel & Suites Mexico Medica Sur

hasita $115

One Periferico Sur

hasita $74

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Reino Aventura

Reino Aventura ('Adventure Kingdom' in Spanish) was an amusement park

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Alfredo Guati Rojo National Watercolor Museum

The Alfredo Guati Rojo National Watercolor Museum (Museo Nacional de

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Frida Kahlo Museum

The Frida Kahlo Museum (Spanish: Museo Frida Kahlo), also known as the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cerro de la Estrella

Cerro de la Estrella (from Spanish, meaning Hill of the Star) is a

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Luis Barragán House and Studio

The Luis Barragán House and Studio, located in the Tacubaya suburb of

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
La Feria Chapultepec Mágico

La Feria Chapultepec Mágico is an amusement park in Mexico City in

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Chapultepec Castle

Chapultepec Castle (Castillo de Chapultepec in Spanish) is located on

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Museo Rufino Tamayo, Mexico City

Museo Rufino Tamayo is a public contemporary art museum located in

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Cerro de la Estrella

Cerro de la Estrella (from Spanish, meaning Hill of the Star) is a

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Teotihuacan

Teotihuacan, batzuetan Teotihuacán, (nahuatlez, Teōtihuácān, «ja

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Monte Albán

Monte Albán Mexikoko Oaxaca estatuko hiriburu den Oaxaca de Juárez h

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Teotenango

Teotenango was in important pre-Hispanic fortified city located in the

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Yagul

Yagul is an archaeological site and former city-state associated with

Ikusi antzeko leku guztiak