Comédie-Française (kɔmedi fʁɑ̃sɛz) edo Théâtre-Français (teatʁ fʁɑ̃sɛ) Frantziako komedia-antzezleek sorturiko konpainia da, Molièreren taldeak, Théatre du Maraisek eta Borgoinako konpainiak bat egin ondoren (1680). Comédie-Française delakoak berebiziko garrantzia izan du Frantziako antzerkiaren historian.
Konpainia horren antzokia Parisko Errege Jauregia eraikuntzaren ondoan dago, gaur egun. Estatuak diruz laguntzen dio, eta frantses antzerki-lan klasikoak aurkezteaz gainera, gaur egungo egileen lanak ere ezagutarazten ditu. Comédie-Française taldea hogeita hamarren bat kidek osatzen dute; horiek taldearen administrazioan eta kudeaketan dihardute. Bestalde, administratzaile bat izendatzen da sei urtez behin, eta berak hautatzen ditu egitarauak eta zuzendariak. Comédie-Françaisen ospetsu egin diren antzerkigileen artean aipagarriak dira: Baron, Talma, Mlle Mars, Rachel, Sarah Bernhardt, Cécile Sorel, Madeleine Renaud, Louis Seigner, Jacques Charon, Denise Gence.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |