Chogha Zanbil

Chogha Zanbil (persieraz, چغازنبیل) Irango Khuzestan probintzian dagoen Elam Inperioaren erorkin multzoa da. Dezful hiriaren mendebaldean dago, 25 kilometrotara, Susatik 45 kilometrotara. K. a. XIII. mendean, 1250. urtearen inguruan, Untash-Napirisha erregeak sortu zuen, Anshan eta Susa hirien arteko bidean. 1979tik Unesco]]k Gizateriaren Ondarea bezala onartu zuen.

Historia

Choga Zanbil Elam Inperioaren gune erlijioso garrantzitsua izan zen, Inshushinak Susako jainko nagusiari eskainita. K. a. 1250. urtearen inguruan, Anshan eta Susa hirien arteko bidean, Untash-Napirisha erregeak sortu zuen. Hasierako izena Dur-Untash-Naprisha (Untash-Naprisharen gotorlekua) izan zen.

Itxuraz, hiriak ez zuen arrakasta handia izan edo ez zen helburu horrekin eraiki. Antza, arrazoi ezezagunen ondorioz, lekua oso azkar utzi zuten, agian Untash-Naprisha leinuaren desagerpenaren ondorioz. Eraikitako monumentu gehienak Susara eraman zituzten. Dena dela, bertan eraikitako zigurata mendetan erabili izan zen; azkenik, K. a. 640 urtean, Asurbanipal errege asiriarrak bota egin zuen.

Historialari batzuen ustez Choga Zanbil eraikitzearen helburua Susa ordezkatuko lukeen gune erlijioso berria sortzea izan zen. Bertan Goi eta Behe Elam inperioaren jainko desberdinak batu egin zituzten.

Aztarnategia 1951 eta 1962 artean aurkitu zen.

Aztarnategia

Choga Zambil aztarnategian aurkitu den elementu nagusia lehen aipatu dugun zigurata da. Hasieran tenplu laukidun bat eraiki zen eta, ondoren, gainean zigurata egin zen. Bata zein bestea Untash-Naprisha erregearen garaian egin ziren. Zigurat eraikitzeko teknika oso originala izan zen: Mesopotamian gainean jarritako terrazekin egiten baziren, Chogha Zabilen lau solairu bertikalki ahokatuak eraiki ziren. Zigurat hau Irango bakarra da eta Mesopotamiatik (Irak) kanpo eraikitako gutxienekoa da (bakarrik beste bat ezagutzen da). Dorre hau barruko erdigune gehiena betetzen du.

Tarteko zonaldean jainko txikiei eskainitako 11 tenplu daude. Espezialisten ustez, hasierako planan 22 tenplu aurreikusi ziren baina proiektua ez zen osatu.

Multzo osoa hiru harresi kontzentrikoez babestuta zegoen.

Kanpoaldean, hegoekialdean, errege-auzoa eraiki zen. Bi jauregi eraiki ziren eta haietatik gertu Mesopotamiako suaren jainkoari, hau da, Nuskuri eskainitako tenplua aurkitu da. Jauregi baten azpian bost errege-hilobiak aurkitu dira, bestetik. Hilobi hauek ez ziren Elam Inperioan ohikoak zeren eta gorpuzkinak erraustuak zeuden; ohitura hori hitita eta Hurrita herrietan ematen zen. Datu horretatik errege leinu hori kanpotik etorritako izan zitekeela.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bidali iruzkin bat
Aholkuak
Jan Spiler
7 June 2016
Great historical site. The ziggurat is very impressive, especially up-close.
???????????????????? ????
One of the must-see places.
Alireza
12 February 2020
طبق گفته راهنما بنا حول و روی تپه خاکی موجود ساخته شده، هیچ طبقه‌ای بر روی طبقه پایین‌تر قرار نگرفته و اتاق ها تنها در طبقه همکف واقع هستند. زیگورات فاقد هرگونه اتاق مخفی یا چیز شبیه آن در داخل است
Alireza
12 February 2020
تا قبل از اکتشاف، زیگورات به صورت کامل در زیر خاک مدفون بوده. تمام آجرچینی‌های مرتب مربوط به بعد از اکتشاف توسط رومن گیرشمن باستان‌شناس فرانسوی است و دیوارهای بازسازی نشده در طبقات بالا قابل تمایز است
Mohammad Reza Danesh
18 November 2013
اولين نقطه ايران که در فهرست ميراث جهاني يونسکو ثبت شده است. يک نياشگاه باستاني مربوط به دوران عيلاميان با قدمتي حدود 3500 سال. هنوز آثاري از سنگ نبشته هايي به خط ميخي در داخل زيگورات وجود داره
Haleh Giv
2 April 2017
زيگورات واقعا تماشايى، ميشه ساعت ها اونجا صبر كرد و به اطراف دقيق شد دم غروب به دليل روشن شدن پروژكتورها ميتونه منظره ديدنى ترى هم داشته باشه
Iruzkin gehiago kargatu
foursquare.com

Inguruko hotelak

Ikusi hotel guztiak Dena ikusi
Copthorne Kuwait City

hasita $119

City Tower Hotel

hasita $65

Residence Inn Kuwait City

hasita $177

Paradi City Suites

hasita $132

Awtad Residence

hasita $492

Al Sharq Residence

hasita $492

Gomendatzen diren guneak gertu

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Band-e Kaisar

The Band-e Kaisar (Persian: بند قیصر, 'Caesar's dam'), Pol-e Kaisar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Shushtar

Shûshtar (Persian: شوشتر) is an ancient fortress city in the Khuze

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Karun-3 dam

The Karun-3 dam is a hydroelectric dam on the Karun river in the

Antzeko erakargarri turistikoak

Dena ikusi Dena ikusi
Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Takht-e Soleiman

Takht-e Soleiman (persieraz: تخت سلیمان‎, 'Salomon

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Persepolis

Persepolis (grezieraz Περσέπολις, Persepolis, literalki 'pertsiar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Atena Nikeren tenplua

Atena Nikeren tenplua (antzinako grezieraz: Ναός Αθηνάς Νίκης), e

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Erekteion

Erekteion (grezieraz Έρέχθειον, Erechtheion) antzinako greziar

Gehitu nahien zerrendara
Hemen egon naiz
Bisitatutako
Pasargada

Pasargada (pertsieraz پاسارگاد) Pertsiar Inperio akemeni

Ikusi antzeko leku guztiak