Chamonix-Mont-Blanc, soilik Chamonix bezala ezagunagoa, Frantziako hiri bat da, Rodano-Alpeak eskualdean eta Savoia Garaia departamenduan dagoena. Egun, 10.614 biztanle ditu, eta Alpeetako mendirik garaiena den Mont Blanc mendiaren oinean dago. Mont Blanceko tunelaren frantziar muturrean dago.
Neguko kirolen gunea da. 1924ko Neguko Olinpiar Jokoak Parisko Udako Olinpiar Jokoen barnean, hiri honetan ospatu ziren, urtarrilak 25 eta otsailak 5 bitartean.
2005eko urtarrilak 8 eta 9an, Eski alpetarreko munduko kopa ospatu zen, Le Kandahar.
Harana, Mary Shelleyren Frankenstein eleberrian aipatzen da, doktorea eta bere munstroaren arteko topaketa bat gertatzen den eszena batean.
Whisky y vodka film espainiar-frantziarra, 1965ean egina, hiri honetan gertatzen da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |