Cedar Point, Erie aintziraren hegoaldeko kostaldeko penintsula batean dagoen 147 hektarea azalera duen jolas-parke bat da, AEBetako Ohio estatuko Sandusky udalerrian.
1870ean irekia izan zen. Gaur egun AEBetan sekulako ospea du, Amerikako Errusiar Mendien Hiriburua eta Munduko Errusiar Mendien Hiriburua ("America's Roller Coast" eta "Roller Coaster Capital of the World") ezizenak jasoz. Inoiz Ahaztuko Ez Duzun Lekua ezizena ere badu.
AEBetako Errusiar Mendien, adrenalina sale eta sentsazio gogorren zaleen helmuga da.
Jolas-parke honetako sei errusiar mendiek 61 metroko garaiera gainditzen dute: Magnum XL-200, Millennium Force, Wicked Twister, Top Thrill Dragster, Valravn eta Steel Vengeance.
Denera 17 errusiar mendiek eta bestelako 72 barraka mota ditu, kopuruz Kaliforniako Six Flags Magic Mountain jolas-parkearen ondoren munduko bigarren jolas-parkea da.