Cavern Club (euskaraz Leizea), Ingalaterrako Liverpool hirian dagoen gau klub bat da.
1957ko urtarrilaren 16an jazz klub bat bezala ireki zen, eta ondoren, 1960ko hamarkadaren hasieran rock and roll musika emanaldiak eskeintzen zituen lokala bilakatu.
The Beatles talde ospetsuak bere hastapen urteetan taberna honetan emanaldi asko eskeini zituen, horregatik klubak Erresuma Batuan lehenbizi eta ondoren mundu osoan ospea beeragantu zuen. Gaur egun hiriko turismogune garrantzitsuenetako bat da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |