Casertako errege-erreginen jauregia (italieraz: Reggia di Caserta, ˈrɛddʒa di kaˈzɛrta ahoskatua) Casertan Napoliko errege-erregina borboiek eraikitako jauregia da. Europan XVIII. mendean eraikitako jauregirik handiena eta baita eraikinik handienetariko bat ere izan zen. 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Bolumena kontuan hartuta, munduko erret-jauregirik handiena da bi milioi m³ baino gehiago eta 235.000 m² inguru izanik.