Carrouselgo Garaipen Arkua (frantsesez Arc de triomphe du Carrousel) Frantziako Paris hiriburuko 1. barrutian dagoen garaipen arku bat da. Carrousel plazan Louvre museoa eta Tuileries lorategien artean kokatzen da. 1807-1808 bitartean Napoleon Bonaparteren aginduz P.F.L. Fontaine eta Charles Percier arkitektoek eraiki zuten.