Carignano jauregia (italieraz: Palazzo Carignano) Turingo (Piemonte) Zientzietako Akademiaren kalean (Via Accademia delle Scienze) dago, Italiako iparraldean. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatutako "Saboiako errege etxearen egoitzetako" bat da. Jauregia Guarino Guarini italiar arkitektoak diseinatu zuen.