Calton Hill Eskoziako Edinburgh hiriburuan kokatzen den muinoa da. Hiri Berriaren ekialdean kokatzen da hain justu ere. UNESCOk Edinburgh Gizateriaren Ondare izendatu zuenean Calton Hill ere barnean sartu zuen.
Eskoziako Gobernuaren eraikin ugari daude bertan, Gobernuaren egoitza den St Andrew's House eta muinoaren oinean Eskoziako Legebiltzarra eta Holyrood jauregia.
Muinoaren gainean ere eraikin sinboliko ugari daude:
Turismo gune ezaguna da, baita bertatik hiriaren gain dauden ikuspegi zoragarriei esker leku bisitatuenetako bat ere bertatik hiriko hainbat margolan eta argazki eder egin ohi direlarik. Erresuma Batuko hirugarren ikuspegi ederrena izendatua izan zen.
Urtero apirilaren 30ean Calton Hill muinoan Bealtaine Jaialdia ospatu ohi da, 12.000 lagun inguru igo ohi direlarik.