Caernarfon gaztelua (ingelesez Caernarfon Castle eta galeseraz Castell Caernarfon) Galesko ipar-mendebaldean dagoen Gwynedd eskualdeko Caernarfon udalerrian kokatzen den gaztelua da. 1283an Gwynedd konkistatu ostean Eduardo I.a Ingalaterrakoak eraiki zuen.
1986an UNESCO erakundeak eskualde honetako hainbat gaztelu eta harresiekin batera Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak izendapenaz Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: |