Burj Al Arab dorrea (arabieraz برج العرب "Arabiarren Dorrea") Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian dagoen luxuzko hotel bat da. Hotelaren jabea Jumeirah taldea da eta Said Khalilek eraiki zuen.
Eraikina hondartzaren ondoan eraikitako irla artifizial batean kokatzen da. Dorreak 321 metroko altuera dauka eta 60 solairu. Dorrearen azken solairuan helikopteroak aireratzeko pista dago.