Burdinazko Ateak (serbieraz: Ђердап, Đerdap, d͡ʑě̞rdaːp ahoskatua; errumanieraz: Porţile de Fier, ˈport͡sile de ˈfjer ahoskatua; hungarieraz: Vaskapu; eslovakieraz: Železné vráta; turkieraz: Demirkapı; alemanez: Eisernes Tor; bulgarieraz: Железни врата, Železni vrata) Danubioko arroila da, Errumania eta Serbia arteko muga osatzen duena. Ibilbidea guztira 134 kilometro izan arren, askotan azken zatia izendatzeko, Orşovatik haraindikoa, erabiltzen dute izena.